Paperezko Kontzertuak: Robert Ellis (saio osoa)

Robert Ellis_JGA5433
Robert Ellis Garoa Kultur Lab-en – Juan G. Andres

Gros auzoan lur hartu berri du Garoa Kultur Lab liburu-dendak, eta oraindik askok ez dute ulertu zer diren Paperezko Kontzertuak. Hilabetean behin musikari bat ezagutu eta berarekin solasean aritzeko eta, noski, abestiez gozatzeko kluba da. Zabaleta kaleko 34. zenbakian, Donostian, eta Trinitate kaleko 7 zenbakian, Zarautzen, egiten ditugu saiook. Hiruhilabete osoko bonua erosi behar da, eta hiru musikarirekin aurrez aurre egoteko eskubidea ematen die apustu egiten duten musikazaleei. Gaurdaino inor ez da damutu, eta ia denek dute errepikatu. Garoako lantaldea, Debolex eta Ogeita4 ekoiztetxeak, Ginmusica eta ZuZeu daude proiektu honen atzean, denon harteko elkarlanaren fruitu da.

Txapak alde batera baina, sindudarik gabe, labetik atera berri den azken kontzertua da proiektu hau zer den azaltzeko modurik egokiena. Gozatu Robert Ellisen saio osoarekin.

Ahantzi gabe, errezital bereziotan, musikariak liburu bat gomendatu behar dio entzulegoari. Robert Ellisek David Byrneren ‘Como funciona la música’ (Nola funtzionatzen du musikak?) liburua gomendatu zuen.


Irudiak: Natxo Escobar, Iker Treviño, Txarli Argiñano eta Xabi Aguado
Soinua: Asier Leatxe
Muntaia: Kepa Matxain

Paperezko Kontzertuen hurrengo hiruhilekoko sarrerak salgai (Urria/Azaroa/Abendua)


Urritik aurrera Donostiako Paperezko Kontzertuak musika klubak ibilbideari ekingo dio, sekulako karteltzarrarekin ekin ere. Hemen duzue:

Urriak 19, 12:30ean: The Sadies (Toronto)

Azaroak 28, 19:30ean: Sam Amidon (Vermont)

Abenduak 21, 12:30ean: Grises (Zestoa)

Hiruhilabete osoko abonua salgai Garoa liburu-dendetan: 30€

paperezko kontzertuak, robert ellis
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Paperezko Kontzertuak: Robert Ellis (saio osoa)”-ri buruz

  • Joaquín Galván 2014-09-23 23:09

    Badakizue non erosi daitezkeen hurrengo hiruhilekorako sarrerak?

    • Paperezkoak 2014-09-24 10:26

      Donostiako Garoa Kultur Lab-en daude salgai, Joaquín. Bertatik pasa zaitezke, edo bestela teléfono zenbaki honetara hots egin: 943 26 56 69

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude