Palestina bidaiaren ikuspegitik

Hodei Esteban eta Fernando Rojo bidaiariak Palestinan
Hodei Esteban eta Fernando Rojo bidaiariak Palestinan

Asko bidaiatu dute biek; Hodei Estebanek Erantzun musika taldearekin eta Fernando Rojok bere kabuz. Oraingoan Palestinara batera egin duten bidaia aurkeztuko digute Zarauzko Palestinako astearen barne.

12 egun izan dira bertan eta bidaiaren ikuspegitik kontatuko dituzte haien bizipenak. Bertako gizartearen nondik norakoak, nola bizi diren, nola bizi duten gatazka eta zer ikuspegi duten gutaz. Erligioaz eta politikaz ere berba egingo digute noski, eta guzti hau argazki proiekzio baten laguntzaz. Ikus-entzunezko hitzaldi eder bat eskainiko dute Asteartean 19:00etan Putzuzulo gaztetxean.

argazkiak, Fernando Rojo, hitzaldia, Hitzorduak, Hodei Esteban, Palestina, putzuzulo, Zarautz
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude