Pagafantas, Cobeaga eta ñoñostiarrismoa

Adi Korrikan parte hartzeko aholkuei

2007.  urtean ‘Eramos Pocos’ laburmetraiarengatik Oscar sarietarako nominatua izan ostean Borja Cobeagaren lehen luzemetraia zinemetan dago, Pagafantas. Ba al dago gustuko duzun neskaren lagun onena izatea baina gauza okerragorik?

PD. Donostiarrak zaretenok, ezin duzue galdu 943 aldizkarian (Martxoa, 21. alea, 6. orrialdea) idatzi zuen artikulua. ‘Ñoñostiarrismo‘. Enmarkatzeko modukoa, bai horixe.

Salbuespena egingo dut gaztelerarekin, hobe bertsio originala nik itzultzea baino.

“Playa de Ondarreta. Primeros años de la década de los 90. La playa está plagada todas las tardes de grupos de adolescentes que ponen sus toallas en círculo. Juegan a las cartas, de vez en cuando se dan un chapuzón y fuman cigarrillos Lucky Strike, pero sobre todo levantan la cabeza cada vez que pasa alguien a su lado. El camino de la arena a la orilla es una pasarela dispuesta para que los de la toalla comenten si la chica que pasa está buena, si es prima de no-sé-quién, a qué colegio va, si está enrollada con uno de Marianistas, si echó la pota en el autobús que baja de Ku tarde…”

Lagun batek dioen moduan, hiri ertaina izatearen desabantailak. Ezin duzu nahi duzuna egin eta anonimotasunean galdu, hiri handietan bezala. Baina ez dituzu zure bizilagunak ezagutzen eta ezin duzu tabernara joan eta topatzen duzun lehenengoarekin hitzegin, herri txikietan bezala. Kontrola aipatzen du Cobeagak. Esango dutenaren, pentsatuko dutenaren, egingo dutenaren beldur.

Nire galdera. Borja Cobeagak dioena, gertatzen da beste hiri ertainetan? Gasteiz, Iruñea, Baiona… Edo ñoñostiarron gauza da solik?

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.