Oreka TX Independent Music Awards sarietarako izendatuta

MTY1NA==

Harkaitz Martinezek konposaturiko abestia da ‘Lauhazka’ eta Oreka TX-eko beste kide den Igor Otxoarekin batera, Tiris talde saharauiarrak, Ganzorig Nergi abeslari mongoliarrak, Kutal Khan musikari indiarrak, Zaid talde bereberrak eta Saapmi herriko Jana Mangi abeslariak hartzen dute parte.

The Independent Music Awards-en webgunean ‘Lauhazka‘ abestia entzun dezakezu. Baita, honekin batera munduko musiken alorrean kantu onena izateko lehian arituko diren Georgiako Buddhuzaren ‘When I Open Up My Door‘, Trinidad eta Tobagoko Kes The Band-en ‘Stalker‘, AEBtako Radiola Chusmaren ‘Cruzando Fronteras‘ eta Malawiko The Very Best taldearen ‘Warm Heart of Africa‘ abestiak ere.