Ongi etorri!

NzAy

Nobedadeen artean ‘Nire Zuzeu’ daukazue. Twitterren eskema oinarri duen tresna honen bidez gogokoen dituzun Zuzeulari eta Gugeularien informazio eta aktibitate guztiak eskura izango dituzu. ‘Jarraitu’ nahi dituzun Zuzeulari eta Gugeulariak eta sarrera berri bat argitaratzen duten bakoitzean zure arbelean ikusiko duzu. Gainera bertatik mezuak idatzi ditzakezu, bai publikoak eta baita pribatuak ere, gainontzeko erabiltzaileekin harremanetan jartzeko. Ziur gaude segituan harrapatuko duzuela, baina nahi izanez gero, hementxe ikus dezakezue nola erabili. Nola erabili Zuzeu (Pdf)

Zuzeu sortu zenetik argi izan dugu zuentzat dela Zuzeu, Interneten dabiltzan euskaldunentzat topalekua. Zeuen esku dagoen tresna dela eta zeuek egiten duzuela. Horregatik, aldaketa honekin, zuen protagonismoa indartzen da. Norberaren profilak garrantzi handiagoa du. Zuen bizitza digitala gainontzeko irakurleekin partekatu ahal izango duzue orain. Zergatik ez jarri irakurle guztien eskura zuen bloga edo zuen Twitter? Bat baino gehiagok konpartituko ditu afizio berdinak, ziur.

Gainera, Zuzeu inoiz baino horizontalagoa da gaurtik aurrera. Zuen sarrerak nahi duzuenean argitaratzeko ahalmena duzue, onespenik itxaron beharrik gabe. Albisteak, estekak eta hitzorduak, uneoro partekatu ahal izango dituzue gainontzekoekin. Hori bai, guztiok gogoratu erabilera baldintzak, Zuzeuk behar bezala funtziona dezan.

Zuzeuren beste ezaugarrietako bat estekak dira. Han hemenka ikusi dituzuen edukien gomendioak. Bada, gaurtik aurrera ez duzu aitzakiarik izango zure perlatxoak Zuzeuko irakurleekin partekatzeko. Ez behintzat Twitter erabiltzailea bazara. Jarri  #zuka zure tweet-ean eta kitto. Zuzeuko azalean agertuko dira.

#zuka Twitterren
#zuka Twitterren

Hauetxek dira ezaugarri nagusiak, baina onena erabiltzea eta zeuek ikustea duzue. Frogatu Zuzeu berria eta kontaiguzue zer iruditzen zaizuen sarrera honen iruzkinetan, Twitterren #zuzeu matrikula erabiliz, edo geure Facebookeko orrian.

Irudia | Zuzeu berria | ZuZeu | Creative Commons By SA
berria, iritzia, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Ongi etorri!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude