Ogro operazioa zineman, berriz

Alex de la Iglesiak Pontecorvoren eszena mitikoa berritzeko konpromezua hartu du. Balada triste de trompeta jarri dio titulutzat pelikulari, eta errodaia lanetan ari da egunotan. Errodaiako bitakora pelikularen izen bera duen blogean irakur daiteke. Bertan, de la Iglesia berak pelikularekiko dituen asmoak agertzen ditu, egunerokoan gertatzen zaizkionez gainera.

Operacion Ogro

Egungo begietatik ikusita, beste mundukoa ez dena pentsa daitekeen arren, Pontecorvok Foresten lanean oinarrituta egin zuen zinemarako bertsioak oso kritika onak jaso zituen bere garaian. Horrela, Veneziako zinema jaialdia ixteko hautatu zuten eta zuzendaritza lan onenaren David di Donatello saria eskuratu zuen.

Beste asko Jose Sacristanek film hartan egindakoaz gogoratuko dira.

Sacristanen ordez Segura

Carlos Areces, Antonio de la Torre eta Carolina Bang ditu aktore nagusi, Santiago Segurak edota Sancho Graciak ere euren lekua dutelarik. Filmak ikusmina piztu du aipatu eszena ezaguna errepikatzeko asmoagatik.

Baina, dirudienez, filma ez da horri buruzkoa: guda zibila eta frankismoa ditu gaitzat eta Carrerorena eszena bat gehiago besterik ez da. Arazo eta zailtasun tekniko ugari ematen dituena, hori bai.

Carrero Blanco berriz zinemara

Irudia | Carrero Blanco berriz zinemara | Ezezaguna | LGPL

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria