Ni nintzen mugalari

Ni nintzen mugalari

Mugen aurkako diskurtsoa eskura daukagu beti, jendartean onarpen zabala daukala esan daiteke. Bada ni mugen aldekoa naiz, beste asko bezala; ezberdintasun bakarra da muga horiek lekuz aldatu nahi ditudala, ez besterik. Iritsiko da mundua beste era hobe batean antolatuko den eguna, baina beste guztiek mugak dauzkaten bitartean, nik ere nahi ditut nireak.

Ni nintzen mugalariKosmopaletismoak mugaren aurkako diskurtso unibertsala erabiltzen du, kapitalari mugak kendu eta pertsonei jartzen dizkion bitartean. Modan ez dauden arren, maite ditut mugak, eta gorazarre txiki bat egin nahi diet.

Mugak ordena ematen dio pertsonari, eta ondorioz, muga hori iragateak eskaintzen duen zapore gozoa eta paregabea dastatzea. Ama izanez gero, alabak egingo lituzken gauza batzuk praktikan jartzea saihesten da, muga batzuk daudelako; jendarte kontserbadorearen herriko plazak berdintsu jarraitzen du, zeren eta XXI. mendeko Euskal Herria oso modernoa izan arren muga batzuk daude. Alkohola bai, baina tabakoa ez; tabakoa bai, baina belarra ez; belarra bai, baina makatza ez; makatza bai, baina amama ez; muga batzuk baitaude, norberak bere munduari jartzen dizkionak. Bisexualitatea, drogak, engaiamendu militantea, maitasuna, epe luzerako planak. Ekintza zuzen bat egiteko pausua emateko adorea izan ala ez, ausardiaz teorizatzeko balentria erakutsi ala alboratu; teorizatzen ez duen aktibista eta akzioa besarkatzen ez duen teorikoaren arteko muga nola josi.

Maite ditut mugak, erronkak ala hautuak definitzen dituztelako. Muga batean pentsatzen jarri eta Biriatuko porlan eta poliziak datozkigu burura. Baina badaude muga koloretsuak, udaberrian loratutako gereziondo ilara baten parekoak. Guztia perspektiba kontua besterik ez da. Maite dut mugalari izatea, muga oztopo baino bide bihurtu eta zuhaitzetatik jauzika ibili. Nik ere nahi nuke izan urtxintxa bezala.

Ni nintzen mugalari

Zer duzu buruan “Ni nintzen mugalari”-ri buruz

  • “Mugen aurkako diskurtsoa eskura daukagu beti, jendartean onarpen zabala daukala esan daiteke. Bada ni mugen aldekoa naiz, beste asko bezala; ezberdintasun bakarra da muga horiek lekuz aldatu nahi ditudala, ez besterik. Iritsiko da mundua beste era hobe batean antolatuko den eguna, baina beste guztiek mugak dauzkaten bitartean, nik ere nahi ditut nireak.”
    Oso ondo Zuhaitz, zurekin gustiz ados.
    Askotan entzuten degu mugarik ez dela behar, edo “banderarik” ez, euren bandera propioa indartsu dutenen ahotik. Nik beti erantzuten diet, kendu ba beste bandera guztiak lehenago.Kuriosoa da nola beti diskurtso hau independienteak ez garenoi esaten diguten, “banderak kendu behar dira”, “independentzia? estatuak pasato gauza dira”….
    Baina inoiz ez ditugu entzuten ereserki edo estatu ofizial eta boteretsuekiko. Espaniarekiko, alemaniko banderarekiko……..