Mutiko dantzari gonadunak

Dantzari finak, folklorea biziberritzen
http://batmantxo.over-blog.com/

Zpeiz mukaki bestatik bestarako sortutako taldea da. 15 mutiko ederrez osatua, azken urteetako euskal musika ospetsuenekin jokatzen dituzte dantza tradizionalak: Kortatu, Negu Gorriak, Lintontaun, Exkixu, la Polla, Anje Duhalde…

zpeiz mukaki

Hautsa kendu nahi ei diote zurrunegia gerta daitekeen euskal dantzari, benetako festa antolatu eta dantzari gorazarre egin, folklorea biziberrituz.

Ez da proiektu makala.

Asteburu honetan ariko dira Urdiñarben, Zuberoan, bihar eta etzi, alegia, Müsikaren Egüna delakoaren 20. urteurrenaren karietara.

Azpiko bideoan, Kanaldudek eginiko albistea ikus daiteke, joan zen urtarrilean Biarritzen eginiko agerraldian.

mutiko alaiak, dantzari finak

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Mutiko dantzari gonadunak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude