Müsikaren Egüna 2009

Gerre Cuningham
Gerre Cuningham

Esan genizuen 20garren urtez ospatzen zela Urdiñarben Müsikaren Egüna. Hara iritsi gara eguerdi partean, eta arratsalde erdian edo alde egin dugu pena handiz, orduantxe hasten baitzen arratsaldekoa girotzen.

Hala ere, aski izan da egun zoragarria dela egiaztatzeko. Iritsi bezain pronto, Zugarramurdikoak ziharduten zikiroa erretzen, 600 lagunentzat! Itxura bikaina zuen okelak, batez ere gainetik txipisterra egiten ziotenean.

Han hemenka lagun zaharrak: Etxekopart eta konpainia. Bideoan ikusiko duzuen artista gazteren bat edo beste ere bai…

Erreka bazterrean zegoen eskenategia, eta txapitoak ugari eta behar beste: janerako, edanerako, dantzarako eta kontzertuetarako. Jendea lasai bazterretan, orkestra bretoi aparteko eta ugari batek jo bitartean.

iluntzeko ordu hauetan, onenenan behar du hangoak.

Itzuleran suaren errautsari behatu diogu, belar gainean, Richard Long-en land-art horietako instalazio bat baino dotoreago.

Datorren urtean 21garrena izango da, eta bizi bagara, hantxe hitzordua.

[bideoa]http://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2009/05/musikaren-eguna-2009.mov

musika, Urdiñarbe
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude