Montxo Armendáriz: “Pribilegioa da hemen egotea. Tasio egin genuen guztientzat ekitaldi hau oso berezia eta hunkigarria da”

Montxo Armendáriz: “Tasio egin genuen guztientzat ekitaldi hau oso berezia eta hunkigarria da” –

Montxo Armendáriz: “Pribilegioa da hemen egotea. Tasio egin genuen guztientzat ekitaldi hau oso berezia eta hunkigarria da”

Montxo Armendáriz: "Pribilegioa da hemen egotea. Tasio egin genuen guztientzat ekitaldi hau oso berezia eta hunkigarria da".

Montxo Armendárizek Tasio (1984) film zaharberritua aurkeztu du gaur Donostia Zinemaldian; bertan estreinatu zuen, hain zuzen, duela 40 urte. Euskadiko Filmategiak 4K-n L’immagine Ritrovata laborategietan zaharberritu duen filmak Klasikoak saila inauguratu du Victoria Eugenia antzokian. Zuzendari nafarrak bertan jaso du Euskadiko Filmategiaren saria, Joxean Fernándezen eskutik (erakundeko zuzendaria).

Errealizadore nafarrarekin batera ekitaldian filmeko protagonistak egon dira: Patxi Bisquert, Amaia Lasa, Amaia Merino, Garikoitz Mendigutxia, Elena Uriz, Isidoro Fernández eta Paco Sagarzazu. Gainera, besteak beste, joan dira: Puy Oria ekoizlea; Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria; Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua; María José Tellería, Begoña Ibarra de Zuazo eta Ignacio Apezteguia, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako Kultura zuzendariak; Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria; Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria, Valeria Camporesi, Filmoteca Españolako zuzendaria, Edurne Portela, Jesús Ovejero eta Luisa Etxenike idazleak, Oskar Alegría zinemagilea eta Pedro Miguel Etxenike (DIPCko lehendakaria).

Armendárizek Euskadiko Filmategiaren saria jaso du, Joxean Fernández erakundeko zuzendariaren eskutik. Fernándezen hitzak hemen. Armendárizek Zuzendaritza Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen 27 ordu (1986) filmarengatik eta Film Onenaren Urrezko Maskorra Las cartas de Alou (1990) pelikularengatik. Hona zer esan duen gaur zinemagileak.

Arratsalde on:

Eskerrik asko, Joxean. Eskerrik asko Euskadiko Filmategiari sariarengatik eta, batez ere, pelikula zaharberritzeko jarri duzuen gogoa eta dedikazioagatik. Eskerrak eman nahi dizkiot Vídeo Mercuriry prozesu osoan emandako laguntzagatik eta, noski, Donostia Zinemaldiari Klasikoak saila inauguratzeko Tasio hautatu izanagatik. Pribilegioa da hemen egotea.

Tasio egin genuen pertsona guztientzat ekitaldi hau oso ospakizun berezia eta hunkigarria da. Duela 40 urte estreinatu zen zinema-areto berean eta zinema-jaialdi berean gaudelako. Horregatik, lehenik eta behin, eta talde osoaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiet etorri diren agintariei eta proiekzio honetara etorri zareten guztiei.

Tasio nire lehen film luzea izan zen, nik ez nuen zinemagintza ikasi eta errodajean nahiko beldurtuta nengoen. Tasio honaino iritsi izanaren merituaren zati handi bat filmari buru-belarri ekin zioten eta dena izan zen moduan lagundu zidaten talde tekniko eta artistiko osoari dagokio. Haien laguntza eta profesionaltasuna gabe, ziur nago emaitza ez zela berbera izango. Nire esker ona talde osoarentzat, zenbait une ez dira inoiz ahazten.

Ildo horretan, filmatu genuen herriko biztanleen lankidetza ordainezina azpimarratu nahi dut, batez ere eguraldia edo animaliak oztopo bihurtzen zirenean. Zaharberritzea dela eta, pelikulako ia lantalde osoak WhatssApp talde bat sortu dugu oroitzapen maitagarriak eta berpizte honek suposatzen duen poza partekatzeko. Taldeko kide batzuk hemen dira ospatzeko eta plazer handia izan da berriro elkartzea; etorri ezin izan direnek esan digute distantzian topa egingo dutela. Beste lankide batzuk, berriz, jada ez daude gurekin zoritxarrez. Haientzat, gure oroitzapena eta maitasuna, batez ere ekoizlearentzat Elías Querejeta eta Anastasio Ochoarentzat, bizitza errealeko Tasio, berak inspiratu baitzuen pelikula.

Mila esker denoi eta gozatu.

MONTXO ARMENDÁRIZ

Montxo Armendáriz: “Pribilegioa da hemen egotea. Tasio egin genuen guztientzat ekitaldi hau oso berezia eta hunkigarria da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude