Cirque du soleil: mende laurden begien harrigarri

Ezinezkoa ikusaraztea, eta gainera eder egitea lortzen du Cirque du soleilek.

Perfekziorik ez dagoela? Nola nahas daitezke fantasia eta hezur-haragizkoa? Oreka, ordena, armonia al da edertasuna?

Vancouver eta inguruetan hasi, eta 90eko hamarkadan Europara egin zuen. Jendearen harrerak, mundu osorako ateak zabaldu zizkion: ekialde eta mendebalde batzen ditu bere emanaldiekin, ipar eta hego batzen bere emanaldietan… 13 ikuskizun ditu aldi berean ikusgai munduko hainbat bazterretan, 40 herri eta 25 hizkuntzetako partaideak dituzte eta 3.000 langileĀ  zirkuak.

Zirkua ulertzeko modua aldatu du eguzkiarenak. Begientzat lilura da Cirque du Soleil.

Lehengo zirkuak ba al du lekurik, Varekai edo Delirium lanen ondoren?

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria