Marie maitea

Munduan inork ematen badit ondamurik, Marie laguna da. Aingeruek bezala idazten du, barne-barnetik bizi ditu idazkuntza eta kreazioa, esan nahi baita, idazle handietakoa dela, hizkuntzaren espresioa aitzinatzen duen horietakoa eta, gainera, hortixe bizi da. Honela idatzi dit gaur: “zer moduz ? je reviens d’Inde… Deux de mes romans y sont traduits, au Sud et à Calcutta en bengali…”. Haren lehenengo liburua TRUISMES, milioi erdi ale saldu ziren frantsesez bakarrik. Euskaraz ere badago AHARDIKERIAK (Alberdania) izenarekin itzulita. Ez du oihartzunik izan. Baina Marieren lanak hogeitaka hizkuntzatan jarriak daude mundu guztian, gaurtik aurrera, baita bengaleraz ere. Egia da Marieren hurrengo lanak ez direla proportzio berean saldu, gaur da eguna, Mariek antzerkira jo duena eta hor bai, Frantziako antzezle onentxoekin dabil bere zenbait lan antzezten. Baina inbidiarik handiena urtean zehar egiten dituen bidaiek eragiten didate, hitzaldiak emanez, Institut Francaise-ak ordainduta. Gaur Indian, atzo Ameriketan, hurrengoan Kuala Lumpur edo Tananarivon… Noizko euskal idazleok Institut Francaiseren laurdena litzatekeen zerbait? Eman ta zabal zazu, munduan frutua…

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)