Maiatzeko lilia

mrmex.flickr
mrmex.flickr

Bazter guztietan jarriko dira gaurko egunean mahaitxoak Maiatzeko liliak saltzeko. Ikastoletako gurasoek ere jarriko dituzte eurenak, sos batzuk ateratzeko. Baina baita beste elkarte eta taldeek ere, ohitura handia baitago mundu guztiak mundu guztiari Maiatzeko lilia oparitzeko.

Harrigarria da landare hau: leku bazterrenekoan sortzen da, eguzkiak jotzen ez duen lekuan ere bai, eta ez du hutsik egiten gaurko egunerako. Gero desagertu egiten da akabo, datorren urteraino.

Hosto berde ederrak eta kanpai itxurako loretxo zuriak ematen ditu Convallaria majalis honek. Sudurrera hurbildu eta, zein usain ederra!

Charles IX erregeak, 1561ean, gaurko egun batez, gorteko emakume guztiei oparitu zien maitzeko lili sorta bana, frantsesez muguet deitzen dutena. Zorion ekarle. Hortxe hasi zen tradizioa.

Beranduago, behartsuek txanpon batzuk atera ahal zitzaten, kaleetan saltzeko baimena eman zen. Gaurko egunean, edozein herritarrek dauka eskubidea maiatzeko liliak saltzeko, batere zergarik ordaindu gabe.

1898 geroztik. Lanaren eguna da Maiatzaren lehena, eta egun horrexen ikur bihurtu zen lilia, inor gutxi oroitzen delarik gorteko damekin.

Goiko argazkia flickretik hartua duzue, eta azpikoa ostera, gure etxe sarrerako bazterrik ilunenean oraintxe bertan eginikoa da, kamera kaxkar batekin. Aurten ez zela agertuko uste genuen, hainbeste euri eta iluntasun, baina bai, etorri da, ohi duenez, langileen egunerako. Miraria dirudi.

zuzeuphoto
zuzeuphoto
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude