Maiatzak 14: bi anaia, komuneko paperean idazle

Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia
Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia

SKT sekuentzia rap taldeko kide diren, Imanol Epelde eta Mattin Epelde anaiek sortu dute Bi anai izeneko proeiktu literario berria. “Komuneko paperean” idatzi omen dituzte olerkiok, eta komunean irakurtzekoak omen dira. Horregatik emanaldi bakoitzean; antzoki, taberna-zulo, gaztetxe eta bestelako tokiak komun bihutuko dituzte ekitaldi intimista bat eskeini asmoz.

Imanol Epeldek 27zapata.com blogean idatziriko komuneko poemak hartu, eta Mattin anaiak musika jarri die. Horzkadaka errezitatzeko poema musikatuak, ikuslegoari kakagurea sartzeko modukoak.

Lehen emanaldia Zarauzko Arrano tabernan eskeiniko dute maiatzaren 14ean iluntzeko 20:00. Bertara hurbiltzeko aukerarik ez duenak beti izango du aukera Larrabetzuko Literaturia-ra hurbiltzeko. Han ere izango da Bi anai

27zapata, anai, Bi, bi anai, Epelde, idatzitako, Imanol, komuneko paperean, literatura, literaturia, Mattin, olerkia, olerkiak, poesia, Zarautz
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Maiatzak 14: bi anaia, komuneko paperean idazle”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude