Lor-en disko berria: Rock terapia

Gaur Hendaiako Kanttu tabernan aurkeztuko dute 20:00etatik aurrera. Maiatzaren 22an Durangoko Plateruena kafe antzokian joko dute.

Ramiro, Lander eta Kimetz Lor-eko kideak
Ramiro, Lander eta Kimetz Lor-eko kideak

Diotenez “bizitza legez, musika bera ere eboluzioa da”, eta disko berrian igartzen omen da garapen hori: “Tendentzia berriak landu ditugu. Rockean zentratuz, Ameriketako rock alternatiboa, melodikoa egiten dugu, hardcore apur batekin”.

Orain arteko diskoetan kolaborazioak lantzen saiatu dira eta ‘Rock terapia’-n bide beretik jarraitu dute. Durangaldeko bertsolari bik (Miren Amuriza eta Ibai Guridi) eta Xabi Payak abesti biri letra jarri diete. Horrez gainera, Elkartasun itxaropen abestian Kauta taldeko Mikel Morenok eta Fernando “Sapo”-k parte hartu dute. Sarkor taldekoek, berriz, koroak sartu dituzte.

Abestietako letrak taldekideen bizipenetan oinarrituta daude: “Gure motibazioei eta deserosotasunei buruz idazten dugu. Ez dira letra oso kreatibo edo filosofikoak; nahiko naturalistak dira. Lehenengo diskotik honetara dagoen aldea, tarte horretan gure bizipenak gehitu egin direla da, eta igartzen da letretan”.

Bigarren diskoaren ondoren, Kimetzek taldea utzi zuenean beste lagun  batekin probak egiten ibili ziren, baina hirukote moduan jotako kontzertuetan “sentzazio onak izan genituen” eta halantxe jarraitzea erabaki zuten.

Hemendik aurrera diskoa aurkezten ibiliko dira han eta hemen. Zeuon herriko Gaztetxean, tabernaren batean , antzokian edo jaietan ere joko dute, seguru.

Elkarrizketa ANBOTO astekarian

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetari legez dihardut Durangaldeko ANBOTO astekarian. Musika dut afizio eta bizio; blues-rocka, batez ere. Hortik aurrerakoak, nikneuk zuzeuri aurrez aurre esatekoak dira.

Zer duzu buruan “Lor-en disko berria: Rock terapia”-ri buruz

  • Hasier Etxeberria

    Egon gara kontzertuan, zela-hala bada ere. Irudi batzuk jarri nahi genituen hemen eta kamaratxoarekin joan gara, baina ez zegoen aski argirik grabatzeko. Taldea ondo aritu da, indartsu eta abil. Kanpoan polizia frntziarra etorri da dezibelioak altu zeudela eta…
    Lagun musikari frantziar batek esan du: “arraioa, hauenakk bai musika tresnak, eta ez guk erabili izan ditugunak. Hauen mailako tresnak, gure garaian, Motor Head eta horrelako taldeek bakarrik zituzten”.
    Antza egia da: Estatu Batuetatik ekarritakoak dira gehienak, bateria bai behintzat.
    Lastima ezin grabatua!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude