Sautrela 442: Beñat Sarasola, liburu azalak eta Enaz banaz

Sautrela 442: Beñat Sarasola, liburu azalak eta Enaz banaz

Beñat Sarasolaren bisita izango dugu aste honetako Sautrelan. 2014ko martxotik hona Munduko poesia kaierak izeneko proiektua koordinatzen dabil, munduko poeta esanguratsuenen lanak euskarara ekarri eta irakurleen esku jartzeko egitasmoan. Susa argitaletxearen eskutik 15 poetaren antologiak kaleratu dira gaurdaino. Sautrela 442: Beñat Sarasola, liburu azalak eta Enaz banazItzulpen lanez, poetak aukeratzeko irizpideez, eta egitasmo honen atzean dauden bestelako lanez jardungo dugu Sarasolarekin. Bide batez, Bainaren belaunaldia liburuaz ere izango dugu hizpide.

Erreportajean liburu-azalei begira jarriko gara. Liburu jakin bat hainbeste lanen artean nola nabarmendu, eta bere diseinu, arau eta funtzioak zeintzuk diren arakatuko dugu. Euskal literaturako azal gogoangarrietako batzuk ere izango ditugu aipagai. Lander Garro azalgileak eta Pamielako Pello Elzaburu editoreak emango dizkigute liburu-azalei buruzko xehetasun guztiak.

Juan Luis Zabalak 90eko hamarkada amaierako liburu bat erreskatatuko digu: Xabier Amurizaren Enaz banaz. Norbere barneko tirabiretan murgildu eta hausnarketa gisako baten emaitza da liburua. Amurizak bertsolaritzari buruz gomuta egin eta elementu autobiografikoak islatu zituen bertan.

OHARRA: Sautrelak, maiatzean zehar, aldaketa jasango du emisio orduan. Ohi bezala 15:00etatik aurrera emititu beharrean, 12:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 442: Beñat Sarasola, liburu azalak eta Enaz banaz