Lapiko Kritikoak paperean ere pentsatzen du

lapikoaPentsamendu aldizkari bat sortu da Euskal Herrian, XXI. mendeko pentsalariak batzen dituena. Pentsamendua. Oraingo gazte eroek filosofia eta teoria kritikoa uztartzen dute. Sarean abiatu, eta paperean ere murgildu dira. 145 orrialdeko liburu formako aldizkari trinkoa da Lapiko kritikoa. Den dena testua, dena sakona. Dena pentamendua. Dena euskaldunek sortua, hemen eta han. Euskal Herrian bertan, zein euskaldun bat dagoen munduko edozein txokotan. Elementu grafiko bakarra du aldizkariak: Gabriella D’Alessandrok egindako azaleko irudia. Hortik aurrera, ausart jokatu dute. hAUSnART aldizkaria.

 

2009an sorzen Lapiko Kritikoa webgunea, Inglaterrako Critical Stew eta Subaltern Media ekimenen baitan. Euskarazko bertsioa sareratu zuen Imanol Galfarsorok, eta Kishore Budhak lagundu zion zeregin teknikoetan; zerbitzaria, wordpress instalatu, diseinua eta holangoak.
Galfarsororen bideari lotu zitzaizkion berehala, oraingo gazte ausart ugari. Soziologia, filosofia, zientzia politikoak eta kazetaritza zein literaturaren inguruan dabiltzan asko. Eta dagoeneko Lapiko kritikoa 300 artikulu baino gehiagoren, eta eztabaida sutsu zenbaiten lekuko izan da. Da. Eta izango, bistan denez.

Posta zerrenda bidez kordinatzen den kolektibo honek, paperezkoari ere ekitea deliberatu zuen. Eta Andoni Olariagak kordinatuta, eta bere garaikide, eskola lagun, sareko kontaktu, pentsamenduan dabilen kide askoren laguntzarekin, eta laguntzarik gabe… aurrera egin du proiektuak.

Dirua bildu, argitaratzeko

Zaila dauka paperak. Ibili denak badaki. Eta erronka guztiei aurre egiten ari da Lapiko kritikoa. O zenbaki honen lehen edizioa, aldez aurretik harpidetza kolektiboak eginez planteatu ostean, bistan da, ia aldizkari guzti guztiak kolokatuta daudela. Hartzaile bakoitzak, 5 edo 10 aldizkari finantzatu ditu. Gero lagunen artean zabaldu, saldu edo oparitzeko. Kulturgintza bultzatzeko modu berri bat, alegia.

Inprimategi gastuei aurre egin, pentsamendua zabaltzeko. Sarean zabaldu, edukiak sozializatzeko. Irakurri, pentsatzeko. Ariketa zaharkituak diruditen arren, bistan da, gurean gazteen erotasunak, lehen bezala orain, sorkuntzatik darraiela. Eta poztekoa baizik ez da hau kontu guztiau. Sarean eta paperean, arinkerien gainetik, fast think pentsamenduaren azalkeria utzita, sakontasuna, kritikotasuna, sorkuntza eta teoria ezberdinei heltzea.

 

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus