Komunikabideen talaia 2.0

kotalaia bloga
kotalaia bloga
Kotalaia bloga sortu du EHUko komunikazio eta zientzien fakultateko ikasle talde batek, Euskararen Araua eta Erabilera irakasgaiaren testuinguruan. Bertan ezagutzera emango dira ikasleek zein irakasleek egindako gogoetak euskarazko komunikabideen, euskararen erabileraren eta euskararen kalitatearen inguruan. Edonola ere, blog irekia da Kotalaia 2.0, eta beste edozeinen ekarpenak ere gogo onez jasoko dira bertan.
Ekimen honen bidez hiru helburu nagusi bilatzen dira:
  • Euskarazko komunikabideen egoera aztertzea
  • Komunikabideek euskararen normalizazioari eta garapenari egiten dioten ekarpenaz jabetzea
  • Komunikabideetako hizkuntza-ereduaren iturriak eta ezaugarriak ezagutzea

Horretarako hainbat proiektu jarri dira martxan: liburuen irakurketak, ikerketa-lanak, eztabaidak… Proiektu horien txostenek osatzen dute Kotalaiaren funtsa. Baina, irakurleen balorazioak, iritziak eta bestelako ekarpenak dira blogaren pizgarri nagusia.

Unibertsitatearen talaiatik Euskal Herri osoko hedabideak izan nahi ditu aztergai Kotalaiak. Horrela bada, ongi etorriak izango dira bertan herri-aldizkari, tokiko komunikabide eta interneteko hedabideen berri emango duten albiste eta lanek; baita, euskararen erabilerarekin eta kalitatearekin zerikusia duten gogoetek, eta ikusentzunezkoen munduan dabiltzanen ekarpenek ere.

Zabaldu berritan blogak izan duen mugimendua bizkorrak ondo erakusten duenez, begi-pare asko ari dira jada Komunikabideen Talaiatik begira. Eta egindako iruzkinen arabera, bertatik ikusitakoak eman die zer pentsatu eta zer eztabaidatua.

Gustu baduzue, egin bisita http://www.kotalaia.wordpress.com helbidean.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.