John Lasseter zinegilearen 5 minutuko 4 maisulan

paperman

Zineman Pixar-en animazio filmak ikusi badituzu badakizu zertaz ari garen. Pelikulen aurreko platera izan daiteke emanaldiko unerik gogoangarriena. Horien sortzailea John Lasseter da. Jarraian dituzu bost minutuko lau maisulan. Ez galdu. 

Teloneroak zenbat aldiz asebetu zaitu zain zeuden kontzertuak bezain beste? Musika beharrean zinemaz ari bagara, eta Pixar-en filmeen zalea bazara honezkero ikusi duzu paralelismoa. Laburmetraiez ari gara.

Toy Story (1995) filmarekin animazio pelikulei ekin zietenetik Pixar-ek sorkuntza aberatsa eta bikaina demostratu du. Jonh Lasseter izan da filma horietako askoren ekoizlea. Aurrekontu itzelezko pelikula horien aldean ezezagunak dira egin dituzten laburmetraiak. Zinemara bost minutuko emanaldi soil batera joateko aski merezimendu dute. Lehenago Pixar etxearekin eta orain Walt Disney Animations konpainiarekin dozenaka laburmetraia sortu dira Lasseter eta bere taldearen irudimenetik.  Jarraian dituzue horietako bost gozoki ikusgai. Azalpenetan jarri dugu zein filmaren aurretik botatzen zuten zinema aretoetan.

1. Paperman (2012)- Wreck-It Ralph.

Zuri-beltza eta 2D animazioa nahikoa dira laburmetraia adierazkor eta distiratsua egiteko. Zoriak elkartu ostean maitasunaren deiari uko egiten ez dion gizon baten istorioa da. 1940ko hamarkadako New York gris batean girotzen da. Gizatasunik gabeko eszenatoki batean kontraste handia dakar narrazio sinple bezain eder honek.

2. Partly Cloudy (2009)- Up

Lan zaila laburmetraia honena. Up filmearen parekorik gabeko hasiera perfektua zuen ondoko. 3D animazioan aise ematen du maila; begientzako gozagarri. Pertsonaia gixajoek duten xarmak harrapatzen du ikuslea. Umorezko gag-ek eta pertsonaia aluzinanteen arteko harreman gozoak laburmetraia oso atsegina egin dute.

3. For the Birds (2000)- Monsters Inc.
Laburmetria baino gag bat da For the Birds. Txori txatxu batzuen txorakeriak. Gaiztakerietan ibiltzeak badu bere ordaina. Adi plano barruan eta kanpoan uzten duenarekin egiten duen jokoari. Hiru minutuak ez dituzu inola ere ez eten nahi izango.

4. Day and Night (2010)- Toy Story 3

Egunaren eta gauaren arteko borroka mitologikoa murriztuta eta dibertsiorako egokituta. Teknikoki jolaserako hautua egiten du, eta bere sinpletasunean ez dio uko egiten narrazio baten egitura klasikoari.

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

2 pentsamendu “John Lasseter zinegilearen 5 minutuko 4 maisulan”-ri buruz