Jazz eta blues zaleek aukera zabala dute Elorrion

Spikedrivers blues taldea etorriko da besteak beste

Jaialdia zabalduko duen luxuzko gonbidatua sustrai afrikarrak dituen Mina Agossi frantziarraren ahots berezia izango da. Bere ahotsa, rocka eta bluesa ekarriko ditu Elorriora: azaroaren 12an, 22:00etan, Ateneoan erakutsiko du nola erro afrikarrak eta inprobisazioa uztar daitezkeen.

Ateneoan baina 22:30ean da, barikuan, Bartzelonako Miralta, Sambeat & Kamaguchi Trio hirukotearen emanaldia. Estatuko jazz musikari onenetakotzat jotzen dituzten biak eta Masa Kamaguchi musikari japoniarra elkartuko dira azaroaren 13an: saxoa, kontrabaxua eta bateria.

Azaroaren 14an eta 15ean bluesa izango da Ateneoa eta Portalekua betetzen: Estatu Batuetako tradizioan oinarritutako blues kantak eskainiko dituzte argazkiko Spikedrivers ingelesek, zapatuan, eta Valladolideko Bluedays boskoteak, domekan.

EGITARAUA

Azaroak 12, 22:00, Ateneoan: MINA AGOSSI TRIO (Jazz)
Azaroak 13, 22:30, Ateneoan: MIRALTA, SAMBEAT & KAMAGUCHI TRIO (Jazz)
Azaroak 14, 22:30, Ateneoan: SPIKEDRIVERS (Blues)
Azaroak 15, 21:30, Portalekuan: BLUESDAYS (Blues)
Azaroak 20, 22:30, Ateneoan: POINTS (Jazz)
Azaroak 21, 22:00, Ateneoan: WILKO JOHNSON + BENJAMIN TEHOVAL (Blues)
Azaroak 22, 21:30, Parran: CHILIS CON CARNE (Blues)

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria