Paperezko Kontzertuak: Jabier Muguruza (saio osoa)

jabier muguruza
Elkarrizketa etengabea izan zen Jabier Muguruza irundarraren kontzertua, eta ez soilik moderatzailearen galderei erantzuten zienean. Bere kantuek publikoari zuzenean hitz egiten diote, eta gauzak kontatzen dizkiote, istorio txikiak, ezkutuko poeten hitz ederrak. Mikel Azpirozek ezin hobeto lagundurik, eta musika intimista bezain sakonarekin, Jabier Muguruzak lortu du inguru hauetako kantautorerik esanguratsuenetako bat izatea. Askoren ustez, gure Leonard Cohen partikularra. Hona hemen saioa osorik zuretzako.


Kontzertu guztiak ikusteko klikatu hemen.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.