Xabier Lete: izoztutako irakurraldia

ZuZeuphoto
ZuZeuphoto

Xabier Lete. Txikitan bere hitzak kantatzen genituen. Zertaz ari zen jakin gabe hurrupatzen genituen bere abestiak, aho gusto hartaz hunkiturik. Eta oraindik ere zupaka darraigu, kantualdi, irakurraldi bakoitzean egia berriak deskubrituz. Azkenean, gutxinaka-gutxinaka izan arren, eranzten joan gara bere poesia esfera guztiak, Lete bilutsik utzi arte. Eta bere biluztasun soilean, bizitzari horzkaka ari den animalia haserretua somatu dugu, ingurukoekin, bere buruarekin, munduarekin, bizitzarekin. Norberak ere min sentitzeraino, esku izoztuen ferekak ez baitira inoiz gozoak izanen. Norberak ere bizitzaren aurreko baikortasunak kuestionatzeraino.

Lan handia Leterena, egiatia. Baina neguegia udaberria maite dugunontzat.

euskara, literatura, xabier lete

La terre est bleue comme une orange

Zer duzu buruan “Xabier Lete: izoztutako irakurraldia”-ri buruz

  • Ez dira bardin ikusten bizia eta poesia
    bizitzaren udabarriaren ataritik
    edota udazkenaren talaiatik.
    Ez da bardin ikusten bizia
    aspaldiko lagunek
    aspaldi joanak izan diranean,
    agur esateko orduak jo dauanean,
    edota
    lagunez inguraturik bidean aurrera goazela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude