Iparraldeko Norman heltzear da

Iparraldeko Norman heltzear da

Zinema Euskaraz programaren eskutik, bihartik aurrera “Iparraldeko Norman” animaziozko filma ikusi ahal izango da Euskal Herriko zinematan.

Abesti dibertigarri, dantza saio ikusgarri eta sekulako animazioz hornitua, barrealdiz-barrealdi, “Iparraldeko Norman”-ek erakutsiko digu hotza eta izotza gorabehera, inon ere ez dela egoten norbere etxean baino hobeto.

Haurrei zuzendutako 66 minutuko film estatubatuarra filma Trevor Wallek zuzendu du eta gidoia Jack Donalson eta Derek Elliotek idatzi dute.

“Iparraldeko Norman” 2016an Zinema Euskaraz programak diruz lagundutako hirugarren estreinaldia da; “Egun handia” (Le Grand Jour) eta “Oker” filmen ondoren.

Areto hauetan proiektatuko dute: Nafarroako Golem La Morea (Iruñea), Bizkaiko Getxo Zinemak, Zugaza (Durango), Zalla Zine Antzokia eta Multicines Bilbao eta Gipuzkoako Antiguo Berri (Donostia).

.

Ehizatzen ez dakien hartza

Iparraldeko Norman heltzear da“Norman ehizatzen ez dakien hartz zuria da. Baina dohain berezi bat du: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du!

Vera marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputzarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko.

Hartzak, bere aholkulari kaioak adore emanda, etxekoak bertan behera utzi eta itsasontzi batean ezkutaturik New Yorkerako bidea hartuko du, hiru leming txikitxo, bihurri eta ia suntsiezin lagun hartuta.

Manhattanen bertako biztanleek hartz zuriz mozorroturiko aktoretzat hartuko dute Norman, eta goizetik gauera ikaragarrizko ospea irabaziko du. Hartan, Olympiak, Veraren alaba azkar eta adimentsuak, lagunduko dio Greene jaun harroputzak Artikoa kolonizatzeko dituen planak saboteatzen”.

Iparraldeko Norman heltzear da

animazioa, Iparraldeko Norman, umeak, zinema, Zinema euskaraz, zineuskadi
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

2 pentsamendu “Iparraldeko Norman heltzear da”-ri buruz

  • Oso lan ona, euskeraz, gehiago eta helduentzako falta da, bano dagoen gutxia, minimoa izanik ere animatu behar.
    Dena euskera batuan………gogoan dut “snattch :zerriak eta diamanteak” Euskera, a ze ona pelikula hori.

  • Hegoaldeko Normal 2016-04-01 11:55

    Iparraldeko hartz horrek zuberotarrez egiten al du?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude