Iñor Ez taldea jira-biran dabil Europan

iñorezIñor Ez Zarauzko hard core musika hirukotea Europatik dabil biran Bilboko Despeñaperros taldearekin batera. Alemania, Suitza eta Frantziako lokaletan mugituko dira, azken kontzertua Bilbon eskaini arte. Gogorra behar du izan haien musika entzuteko ez baitiote segundu erdiko deskantsurik ematen bateria eta kitarra hotsei.

Iñor ez” izenarekin hasi ziren 2005ean baina dagoeneko norbait izango dira. Izan ere, Frantzia, Suitza eta Alemaniako hamaika lokal okupatuetatik biran dabiltza joan den asteazkenetik, Despeñaperros taldearekin batera. Besteak beste, Potiers, Berlin eta Zurichen joko du hirukoteak. Zarauzko Putzuzulo gaztetxetik Europako lurretara jauzi egin dute dagoeneko zapaburu hirukoteak.

Euskaraz abesten du taldeak, baina abestien letra ulertezina da hein handi batean. Burrunba hotsak eta erritmo biziak estaltzen du batez ere zarauztarren musika. Muturreko musika aukera da Iñor Ez taldearena. Hard Core gogorraren zaleek maiteko dutena eta Zarauzko helduek urruti nahiko luketena. Kontua da euskarazko apustu honek aurrera egin duela zaleak aurkitu ditu eta. Europatik biran aurkituko dituzte beste hainbeste.

Zarauzko Vistalegre auzoko entsegu lokalean grabatutakoa hemen, maite edo gorrota, zuk erabaki:

Haien biografiara joz gero, hauxe dute azaltzeko, abesti batetik ateratakoa:

Karramarroak itsas bazterrak utzi eta asfaltoan barrena murgildu dira eta kaioak,

kaioak portuak utzi eta zabortegira doaz zibilizazioaren hondakinetan murgiltzera.

Banku gizona bankua lapurtzen duena baino lapurragoa delako

eta ustezko zihurtasuna eskeintzen duenak inseguru sentiarazten gaituelako

Usurpatzaile haundiagoa delako jipoitzen dabilen ertzaina,

etxea okupatu eta argindarra hartzen duen gaztea baino.

.

Eroturiko munduan koerentzia mantentzen duenak dirudi eroa.

.

Zentzugabekeria normaltzat hartzen denean, hortzak eztutu eta isildu egiten naiz.

Zure inuzentekeriak entzun baino, nahiago dizut, mihia, ebaki!!

 

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra