Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen

Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan

EUSKO LEGEBILTZARRA. HIZKUNTZA NORMALIZAZIO SAILA.

Jardunaldion jatorria eta helburua

2008ko martxoaren 4an onartu zuen Legebiltzarreko Mahaiak Eusko Legebiltzarreko Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko Plana (2008-2012). Urtebete baino gehiago darama, beraz, indarrean Planak.

Jardunaldion bidez eremu urriko hizkuntzen normalizazioari nola heltzen zaion han eta hemen ezagutu nahi dugu; hau da, hizkuntza gutxituak  zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izateko eman diren eta ematen ari diren esperientziak ekarri nahi ditugu Jardunaldiotara. Azken finean,  lan-prozesuetan izan diren esperientziak ezagutzea da helburua, lan-munduan edo administrazio-munduan egin diren urratsak ezagutzea, guretzat baliagarri izan daitezkeelakoan.

Egitaraua eta parte-hartzaileak

Gure helburu hauek betetzeko ahalik eta ikuspegirik zabalena aukeratu dugu. Horretarako, kanpoko zein bertako berri izan nahi dugu; marko  teorikoa zein ikuspegi praktikoa.

Lehenengo egunean gure inguru hurbiletik at hausnartzen eta egiten denaren berri izango dugu. Horretarakoxe gonbidatu ditugu  prestigio handiko adituak; besteak beste, Colin Williams, Galeseko Unibertsitateko irakaslea eta hizkuntza gutxituetan aditua; Raymond Renard, Unesco Katedrako koordinatzailea; Durk Gorter, Amsterdamgo Unibertsitateko irakaslea eta Ikerbasque-ko kidea; Lluis Aguiló, Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren idazkari nagusia; Santiago Petschen, Nazioarteko Harremanetan doktorea eta hizkuntza gutxituetan aditua.  Adituon ekarpenekin batera, Espainiako legebiltzar autonomoetako hainbat ordezkariren arteko mahai-ingurua izango da.

Bigarren egunean Euskal Herriko bertako eremu ezberdinetako  hainbat esperientziaren berri ezagutzeko aukera izango dugu: EHU-UPV (Ehulku, Ehutsi, Atezainok euskaraz…), Administrazio orokorra zein tokikoa (Jaurlaritza, Legebiltzarra bera, Lasarteko Udala…), lan-mundua (Eralan, Elay, Innobasque…)

Izena emateko epea eta bideak, eta bestelako informazio gehiago uda ostean eskainiko da.

EGITARUA:

Urriaren 28a, asteazkena:

–    9:00-9:15: Harrera eta dokumentazioaren banaketa
–    9:15-9:30: MONTSERRAT AUZMENDi, Legebiltzarreko Legelari Nagusia: Agurra eta Jardunaldien aurkezpena
–    9:30ean: COLIN WILLIANS, Glaseko Unibertsitateko irakaslea eta hizkuntza gutxituetan aditua: Sarrera hitzaldia

–    10etan: SANTIAGO PETSCHEN,  Nazioarteko Harremanetan doktorea eta hizkuntza gutxituetan aditua
–    10:30: MARIA TERESA CABRE, Pompeu Fabra unibertsitatea: Terminologia y hizkuntza-normalizazioa.
–    11etan: Solasaldia eta galderak
–    11:15: atsedenaldia

–    11:45ean: MICHELLE HEGARTY, Eskoziako gaelikoaren garapenerako teknikaria: Gaelikoaren egoera administrazio publikoan.
–    12:15: RAYMOND RENARD, Unesco Katedrako koordinatzailea: Belgikako egoera soziolinguistikoa.
–    Solasaldia

–   15:45ean: LLUIS AGUILO LUCIA, legelaria, Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren    idazkari nagusia: Hizkuntzaren Akademia Valentziarra eta hizkuntza normalizazioa Valentziako Erkidegoan.

–    16:15ean MAHAI INGURUA: MARGARIDA SANJAUME NAVARRO (Catalunyako Legebiltzarra), CATALIN PALMER i TAURA (Balear Uharteak), MONICA FERNANDEZ ARAZMENDI (Valentziako Gorteak), ANTONIO BLANCO PIÑEIRO (Galizako Parlamentua)

Urriaren 29a, osteguna

–    9etan: DURK GORTER, Amsterdango Unibertsitatea, Ikerbasque: Administrazioaren hizkuntza-politikaren garrantzia hizkuntza-normalizazioan.
–    9:30etan: EHU GENARO GOMEZ ETA JULIO GARCIA (Ehulku), JULIAN MAIA (Ehutsi): Teknologia berriak normalizazioan lagungarri
–    10etan:  NEKANE GOIKOETXEA (Eralan): Berrikuntza hizkuntza normalizazioan
–    10:30: ROBERTO KEREXETA, Jaurlaritzako Kultura Saileko teknikaria: Liburuak euskaraz katalogatzea. Katalogazio arauak.
–    10:50: AITOR UNANUE, Lasarteko udala: Administrazio atal elebidunetako langileen hizkuntza ohituretan eragiteko plana.

–    11:50ean: PILI KALTZADA, Komunikazio zuzendaria, Innobasque: Berrikuntza eta hizkuntza kudeaketa enpresan

–    12etan: IRATXI MUXIKA, Elay: ELAYren hizkuntza-irizpideak kalitate-sisteman txertatuta.

–    12:20an: ARRATE ATXA, EHUko euskararen errektoreordetza: Azpidazki eta Atezainok Euskaraz proiektuak

–    12:40an: ZELAI NIKOLAS, legelaria, Eusko Jaurlaritza: Arau-idazketa elebidunaren beharra

–    13etan: AITOR ETXEBARRIA, Eusko Legebiltzarreko hizkuntza teknikaria: Euskararen erabilera normalizatzeko plana Eusko Legebiltzarrean

–    16etan: JOSE LUIS LIZUNDIA, euskaltzaina, legebiltzarkide ohia: Eusko Legebiltzarraren eginkizuna hizkuntzaren normalizazioan.

–    16:30ean: MAHAI INGURUA, EUSKO LEGEBILTZARREKO TALDEAK: Bermatzen al dugu elebitasuna?

–    17:30ean: ARANTZA QUIROGA, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria: Agurra.

euskara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude