Hiru bestseller Iran ulertzeko

Persepolis komikiaren bineta.
Persepolis komikiaren bineta.

Irango hauteskundeetan gertatutako ustezko iruzurra eta ondorengo liskarrak egunkarietan ditugu egun hauetan. Internet eta hedabide sozialek dagoeneko harritzen ez gaituen protagonismoa bereganatu dute, beste behin, albisteak zabaltzeko.

Irani buruzko informazio bonbardaketa honetan lasaitasun piska bat jartzeko hiru liburu proposatzen dizkizuegu. Komiki bat, eleberri bat eta saiakera bat. Errepublika islamiarra ulertzeko gako interesgarriak ematen dituzte, ikuspegi erabat subjektiboarekin, jakina. Hau literatura da.

Persepolis filmearen trailerra.

  • Persepolis, Marjane Strapi

Marjane Strapi komikilari Irandarra egunkarietan ikusi genuen atzo, bere herrialdean gertatutako “estatu kolpea” salatzen. Ezaguna egin da mundu osoan berak sortutako Persepolis komikia, 2007an zinematan harrera arrakastatsua lortutakoa gainera.

Kontaketa autobiografikoa da Persepolis. 1979an hasten da. Urte horretan, Marjane, mendebaldeko hezkuntza jaso duen 10 urteko haurra, Sharen agintearen bukaera eta errepublika islamiarraren ezarpena ekarri zituen aldaketa politiko eta sozialen lekuko da. Hazten doan heinean, bere gurasoek amestutako erregimen islamiko progresista islamiar integristen esku erori dela ohartzen da. Iran eta Iraken arteko gerraren testuingurua, Autriara joan zeneko bizipenak eta ikasketak burutzera Teheranera itzuli zenean aurkitu zuen egoera dira lau liburuz osatutako istorioaren markoa.

  • No without my daughter, Betty Mahmoody

Betty Mahmodyren –‘No sin mi hija’ gazteleraz- arrakastatsua ere ezin dugu alde batera utzi. Milaka ale saldu dituen eleberri honek Betty Mahmoudyren istorioa kontatzen du, benetako gertakizunetan oinarrituta.

'Not whithout my daughter' liburuaren azala.
'Not whithout my daughter' liburuaren azala.

Estatu Batuetan bizi da bere alaba eta senar iraniarrarekin. Honek Teheranera bere familia bisitatzera eramaten dituenean bere jarrera guztiz aldatzen da eta Mahmodyri bere alabarekin Estatu Batuetara itzultzea eragozten dio. Inolako eskubiderik ez duen herrialde batean harrapatuta gelditzen da protagonista. Dibortziatzea du handik irtetzeko bidea, baina alaba senarraren kustodiapean geldituko litzateke orduan eta Bettyk ez du hori inondik ere onartuko.

1991. urtean, Brian Gilbertek istorioa pantailara eraman zuen ‘Not wihtout my daughter’ filmearekin.

  • Iran Awakening, Shirin Ebadi

Bakearen Nobel Saria eman zioten 2003 urtean Shirin Ebadi abokatu eta giza eskubideen aktibista iraniarrari.  Entsegu  honetan  ‘El Despertar de Iran’ gaztelaniaz- Iranen bizi izan dituen gertakizu politiko eta sozialak kontatzen ditu, lehenengo pertsonan.

Bere herrialdeko lehen epaile emakumezkoa zen Ebadi 1977ko iraultzaren ostean Jomeini ayatolaren erregimen berriarekin batera kargutik kendu zuten arte. Jomeinik lege islamiarrarekin –sharia– egiten zuen interpretazio atzerakoi eta autoritarioa jarraituz emakumeak lanetik eta unibertsitateetik atera eta etxean itxi zituzten.

Geroztik emakumeen eskubideak eta oinarrizko giza eskubideekin bateragarria den lege islamikoaren interpretazioa defendatu ditu, horregatik kartzela eta umiliazioa pairatu dituen arren. Bere liburuak Irango errealitatea ulertzen laguntzen du.

'Iran Awakening' liburuaren azala.
'Iran Awakening' liburuaren azala.

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.

Zer duzu buruan “Hiru bestseller Iran ulertzeko”-ri buruz