Hainbat euskaldun munduko 50 jatetxe onenen artean

Andoni Luis Aduriz
Andoni Luis Aduriz, Oskar Alegriaren argazkian

Restaurante Magazine aldizkarian Andoni Luiz Adurizek zuzentzen duen Mugaritz jatexea (Orereta) da zerrendan agertzen den lehen euskalduna, iaz bezala, laugarren postuan. Lau postu beherago, zortzigarrenean, Juan Mari Arzakena (Donostia). Hogeita hamairugarrenean, Martin Berasategui (Lasarte) eta hogeita hemeretzigarrenean, aldiz, Victor Arguinzonizen Etxebarri erretegia (Atxondo). Jatorri euskalduna duen Iñaki Aizpitartek Parisen duen Le Chateubriandek ere lortu du zerrendan sartzea, berrogeigarren postuan. Soitu-koek ere badakarte albistea, Hasier Etxeberriak eginiko filmen zatiak eskainiz.

Ferran Adriàren El Bulli jatetxea (Roses) suertatu da garaile aurten ere. Ez da inor harritu: azkenengo lau urteetan horrela izan da. Podiuma Heston Blumenthalen The Fat Duck (Ingalaterra) eta Rene Redzepik zuzendutako Noma jatetxeek (Copenhague) osatzen dute.

Munduko jatetxe onenei buruz hitzegiten denean, jende askok esan ohi du ez duela haietara joateko haina dirurik. Idea hori desmitifikatu nahi dut gaur. Mugaritzen, adibibez, 100 eurorekin (beza eta edaria ez dago barne) bi janaurreko eta zortzi platerrez osaturiko Sustraiak menua dastatu daiteke. Eta zer dira 100 euro? (Pentsa zenbat gastatu duzun azkenengo parrendetan edo zure mugikor berrian). Hilabetero 10 euro aurreztuta, bapo jan dezakezu. Zin dagizut.

Donostiarra. Mundua aldatzeko asmoarekin egin nintzela kazetari esaten dudanen, barre egiten dute. Berdin dit.