Ángela de la Cruz

 

images.jpeg images-2.jpeg
Baten batek galdetuko balit zergatik gustatzen zaizkidan hainbeste ÁNGELA DE LA CRUZ, galeginha-ingelestartuaren eskulturak, ez nekike zer erantzun. Ikusiak ditut haren lanak ARCOn, Manifestan, Modern Taten eta hainbat lekutan, baina ez dakit esplikatzen zergatik eta nola. Areago, neure buruari geratzen natzaio hizketan, “baina zer arraio ikusten diok lan txatxu horri?”. Kontua da, ene lagunok, milioi bat dolar baneuka, emakume honen lanen bat erosiko nukeela, edo bi, estasi betean begiratu eta zintzilik geratzeko. Iruditzen baitzait niretzat ari dela lanean, niretzat sortzen dituela arte lanak. Ni bezalako morroi baten gustuak gidatzen dutela bera ere. Jakina, beste alde zuhurrago batetik ere behatzen diot ene sentipenari, eta erabakitzen dut nirea ez dela oso normala. Agian izango dela, osaba Juani gertatu zitzaion bezala, burua galtzen hasita nagoela. Ez diot aurkitzen  beste esplikaziorik hainbesteko gozamenari.

images-3.jpeg images-4.jpeg

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Ángela de la Cruz”-ri buruz