Goncourt beltza

ndiaye3

Marie NDiaye da aurtengo irabazlea. 10 euro baino ez diren arren, bizitza aldatuko dio Goncourt sariak, tarte batean behintzat: salmentak gora ta gora, interbiuak, berari buruzko artikuluak nonahi. “Me he visto en medio de un torbellino, como si mi libro hubiese atrapado mi vida” esan zidan behin Gilles Leroy idazleak, 2007ko saridunak.

Jonathan Littell (06), Gilles Leroy (07), Atiq Rahimi (08), Marie NDiaye (09). Azken urteotan Goncourt saria eskuratu dutenak. Zerbait aldatzen ari denaren seinale, lehen ar, zuri eta frantses-frantses zirenak, emazte, beltz, afganiar, homosexual, yankee baitira orain. Frantzia berriaren (?) erakusle-edo. Sariek literatura baino beste ezer saritzen dutela, alegia. Eta hori ez diot nik, aurtengo saria justifikatua dagoela dioen Liberation egunkariko kazetariak baizik: “le Goncourt, parfois soupçonné des pires manœuvres en faveur des pires livres”. Liburu onenak ez badira saritzen, zer saritzen dute sariek?

Jota naukate. Sariek. Ez ni bakarrik, noski (ikus hau eta beste hau). Eta ez da gauza berria, badakit, baina azkenaldian sarien gainean ikusi, entzun eta irakurritakoek, berriz diot, jota utzi naute. Zer egin beraz sariekin? Ez eman? Ez eman egun duten garrantzia? Jarrai dezatela, besteak beste, kanona ezartzen, literatura baino beste ezer saritzen dutenean?

Oharra: ahaztu baino lehen Trois femmes puissantes da saritutako liburuaren izenburua.

Bigarren oharra: NDiaye ez dago, nik dakidala behintzat, ez euskara ez gaztelaniara itzulia.

Hirugarren oharra: NDiaye andereak, 1998an, plagio salaketa itsusia egin zion Marie Darrieusseq idazleari.

SIN DUDARIK GABE

Zer duzu buruan “Goncourt beltza”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude