Gipuzkoa 2.0: aurkezpena zuzenean

Jakintza dantza taldea. cc-by: guregipuzkoa.net
Jakintza dantza taldea. cc-by: guregipuzkoa.net

Dagoeneko hainbat erakunde atxikitu dira programa honetara.  Aranzadi Fundazioak eta Kutxak, besteak beste, 100.000 argazki baino gehiagoko fondo fotografikoa jarri dute erabiltzaileen esku guregipuzkoa.net webgunearen bidez. Baina erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana bezain garrantzizkoa da, ekimen honetarako, herritarren parte hartzea Aldundiaren iritziz.

Gipuzkoa 2.0 programaren nondik norakoak azalduko ditu gaur arratsaldean Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Tabakaleran egingo den ekitaldian. 19:30etan izango da hori, baina lehenago, 17:00etan, Cory Doctorow BoingBoing blogeko editore, idazle eta Interneteko aditua gonbidatu bezala izango duen euskal blogarien bilgune bat egingo da, arratsaldeko 17:ooetan.

Maite Goñi, Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle eta blogari ezaguna ere mintzatuko da Internetez baliatzen den hezkuntza eredu berriari eta irakaskuntza metodo berriei buruz.

player should load here


Gipuzkoa 2.0
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude