Gelditu eta arnasa hartu

Asteburua ez da inoiz iristen lana-supermerkatua-etxea-lana zikloan harrapatutak gaudenean.  Gaur, ordea, bizitza beste modu batera hartzea horren zaila ez dela gogoratu dut.

Egun txarra noiz bukatu zain nengoela kartel batekin egin dut topo. “Aizu Amaia, txikiena lokartu eta banoa.”

Altzako Ipotx Taberna. 2009-04-22. Jon Martin eta Uxue Alberdi.

Altzako IX bertso astea. Ipotx Taberna. Hamaika Bertute. Jon Martin eta Uxue Alberdi: hamaika bertute.  Hasierako giro izoztua urtu eta errimaz errima, irribarrez irribarre, laztanaz laztan eta zaplaztekoz zaplazteko edan egin gaituzte. Biak goxo, biak gaizto.

Formato ederra, bai horixe. Asteguna iluntzean, taberna atsegin bat, bi bertsolari lagunarteko distantzian. Bertsoez gozatu, lagunekin topo egin, bi garagardo eta hamaiketan etxean, bertutez betea, haurrari antibiotikoa emateko pronto. Eta bihar osteguna jada… baina ze axola du horrek? Edozein eguna da ona gelditu eta arnasa hartzeko, izan zelai galdu batean eserita edo izan taberna ilun batean.

Txirritaren argia ikusi dut!

bertsolaritza, denbora librea, hamaika bertute

mendiolatik@gmail.com

2 pentsamendu “Gelditu eta arnasa hartu”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude