Gaur ez galtzekoak Zinemaldian

Goizean

Berritasunagatik, proposamenaren arriskuagatik eta zuzendariaren asmoarengatik ikusi beharrekoa da Jeon Kyuhwanen Animal Town. Koreako zuzendari honen trilogiaren bigarren zatia da, gaur aurkezten denaren aurretik, Mozart Town egin baitzuen egin. Erruaren zama eta esperientzia ahaztu ezinak bi pertsonaien gatazka iturri dira.

12:00etan, Kursaal 2n.

Arratsaldean

Donostiako Zinemaldiak ematen duen aukera berrietako bat, munduko hainbat zinema eskoletan zuzendari berriak egiten ari diren lanak ikustekoa da. Horrela, gaur hasi eta larunbatera arte, hainbat gazteren laburmetraiekin harritzeko tartea izango da. Hurrengo Zinemaldietan etorriko diren gazteen hastapenak ikusi nahi dituzula? Hau da zure aukera. Arratsaldean, Mexiko eta Uruguayko lanen pase bat izango da.

16:15etan, Andia kaleko Kutxaren aretoan.

Horizontes Latinos sailari arreta gutxi eskaini diogu gomendio hauetan, baina bertan ere bada zer ikusi interesgarririk. Abel Garcia Roureren Una cierta verdad da horietako bat. Psikosi larria, eskizofrenia eta paranoia izan eta osasun-etxe batean dauden sei pertsona filmatuko ditu Rourek bere lehen kronika dokumental honetan.

19:30etan, Principe 10en.

Gauean

Denetariko iritziak, gehienak onak, jaso ditu Jacques Audiarden Un prophete filmak. Horretaz gainera, Cannesen saritua izatearen bermearekin ekarri zuten. Zinema aretoetara helduko den jakin gabe, Donostian denak, ez luke ikusteko azken aukera hau galdu behar

23:15etan, Antiguo Berri 6n.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.