Garaiko bost himno

http://www.youtube.com/watch?v=dXO3OMGKPpw

90eko kantu garrantzitsuenetako bat da Nirvana taldearen Smell like teen spirit da niretzat. Belaunaldi baten marka izan zen estetiko eta ideologikoki. Grungearen garaia: ile zikin eta bakero hautsiekin.

Eta zer diozue beste honetaz?

[audioa title=”Paralisis Permanente”]http://www.goear.com/listen/07aa40a/autosuficiencia-paralisis-permanente[/audioa]

Kantu bat baino gehiago bizitzeko filosofia bat. Bakardadearen aldeko garrasia, autosufizientzia eta bazterketa. Tabernetan kantatzen gogoratzen naizenean, emozionatu egiten naiz.

[audioa title=”Negu Gorriak, Lehendabiziko bala”]http://www.goear.com/listen/94f75b2/lehenbiziko-bala-negu-gorriak[/audioa]

Zeuk ere, ziurrenik, izango bi aizkorak gurutzatzen zituen kamiseta hura. Agian izan zinen Radio Bembarekin eman zuen Bilboko kontzertu mitiko hartan. Zenbat aldiz entzun duzu kantu hau? Euskarazko diskorik entzunenetako bat izango da ziurrenik.

[audioa title=”Bob Marley, Is this love?”]http://www.goear.com/listen/100cd29/is-this-love-bob-marley[/audioa]

Bob Marleyrena zen eskutik eskura gehien pasatu genuen kaseta. Institutuko bidaietan entzuteko prestatzen genuen kasetetan ezin zuen hutsik egin. Oraindik ostiral gauetan taberna ixteko erabiltzen dute zenbaitek.

[audioa title=”Hertzainak, No Time for love”]http://www.goear.com/listen/d3a1d62/no-time-for-love-hertzainak[/audioa]

Oraindik ere hitzei bere zentzua emanez kantua da azkena. Atzo entzuten genuen eta oraindik ere bai, gauez maitatzen ez dutenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude