Futbol eta zine galaktikoak

MzM3Mw==

Ez dakit zer izan zen, parekatu egingo ziren izarrak… zeren, galaktikoen oinetan ziruditen atzo futbolzale zein zinefiloek. Baziren hilabeteak Anoetako harmailak ez zeudela hain bero, eta, zeresanik ez zine aretoez…

Errealaren niki retroa zeraman jendea zebilen atzo alfonbra beltzean. Ez dakit errealzale, futbolzale, antimadrildar ala funtsean, festazale ziren. Baina, uste dut denak utzi zituela liluraturik galaktikoen dizdirak.

Eta bada izarren etorrera kritikatuko duenik. Futbola eta zinea bestelako zerbait omen dira. Ronaldo eta Robertsek ez omen dute ezer pintatzen Donostian. Ados. Ez naiz ni Pretty Womanen irribarrearen zain geldituko alfonbra ertzean. Baina, gauaz beste argiztatu zuten galaktikoek atzokoan. Badakizu ez dagoela Natalia Smirnoffen Rompecabezasik jan, maitatu eta otoitz egiteazgain, nazioarteko hedabideak erakartzen dituen Julia Roberts barik.

MzM3NA==

Zalantzatan bazabiltza, honatx gaurko programa.

Irudia | Eduardo Noriega | Irati Elizalde | Creative Commons By SA
Irudia | Futbola ala zinea | Irati Elizalde | Creative Commons By SA

kazetaria-edo