Frank Lloyd Wrigth: Urjauziko Etxea 3Dn

wikimedia-commons
wikimedia-commons

Agian Le Corbusierren Ronchampeko kapera izango da eraikin hau bezain ezaguna arkitekturaren historian, baina, egia esan, kaperatxoa ederra izanik ere, hau etxebizitza bat da, edonoren ondamua pizteko modukoa.

Fallingwater House, Urjauziko Etxea, Pensilvanian dago, 1935ean izan zen marraztua eta 1939an bukatua. Bizitetxe kontutan, arkitektura amerikarraren lan gorentzat hartzen da liburu gehienetan. Zementua, harria, burnia eta beira, naturarekin  bat eginda inoiz gutxitan bezala. Lloyd Wrigthek hainbestetan aipatzen zuen arkitektura organikoaren adibide gorena, Pittsburg-eko aberaskote batek egindako opor-etxearen enkargua.

Orain, 3Dn egindako lan batean, nola izan zen eraikia erakusten da, eta nolakoa den begirada, han barrutik kanporantz.

arkitektura, Frank lloyd Wrigth
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude