Francis Ford Coppola-ren “Tetro” filmeko trailerra

Beste behin, ere famila barneko korapiloak ditu aitzaki Francis Ford Coppolaren lanak. Hori bai, oraingoan mafia batere konturik gabe.

Familia bakoitzak, badu gorde beharreko sekreturen bat, dio filmaren publizitateak. Nire bizitzan gertatutako kontu anitz ageri dira bertan, nahiz eta filam ez den nire bizitzaren kontakizuna.

Eszena batzuk koloretan badira ere, ia dena zuri-beltzean da filma. Antzezle nagusiak, Vincent Gallo, Alden Ehrenreich, eta Maribel Verdú. Bai, Maribel Verdú. (Pako Aristi poztuko da ederki!)

Sinopsia:  hamar urte dira Tetrok (V. Gallok), etorkin italiarrek osatutakoa den bere familia utzi zuenetik. Argentina utzi eta New Yorkera joan zen familia, aita orkestra-zuzendariaren arrakastaren karietara, baina Tetrok ez zien segitu. Idazlea da orain Tetro, eta Bennie anaia gaztea datorkionean Buenos Airesa (Alden Ehrenreich), familiak ezagututako lekuen oroitzapenak berpizten dituzte. Baina bada ezin kontatuzko zerbait…

Izanak izan, irudi ederrak eta oihartzunez beteak, trailerrean ageri direnak.

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude