Euskarazko marrazki bizidun, film eta telesailak sarean

Goku eta bera lagunak.
Goku eta bere lagunak.

Abian jarri berri dute Ikusezazu.com webgunea. Bertan garai guztietako marrazki bizidunak dituzu eskura: Tintin, Nemo Txikia, Asterix eta Obelix, Doraemon eta Astakiloak,  gutxi batzuk aipatzearren. Baina ez animazioa bakarrik, euskarazko edo euskaratu egin diren film klasiko eta garaikideak, teleserie arrakastatsuak eta dokumentalak ere topa ditzakezu.  300dik gora daude jada, eta geroz eta gehiago dira euskarazko ikusentzunezkoen mediateka hau osatzen doazenak. Aperitif bezala aspaldiko harribitxi bat: Dragoi bolaren lehen atala. Goza dezauela.

http://www.youtube.com/watch?v=sceL7JHbFhQ

Eta ezer falta ez dadin, hemen duzue Dragoi Bolaren kantua, 3gabe2 talde donostiarraren eskutik.

[audioa]http://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2009/04/01-dragoi-bola.mp3[/audioa]

Dragoi Bola, marrazki bizidunak, telesailak, zinema

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.

6 pentsamendu “Euskarazko marrazki bizidun, film eta telesailak sarean”-ri buruz

  • Jo Mikel. Ikaragarria, eguna argitu didak. Aspaldiko urteak ekarri zizkidak honek gogora (ikastolako egunak, etxekolanak, aspaldiko lagunak…)

    Esker mila benetan!

  • Ueeeee OSO ONA!!!isidoro eta guzti!!!zelako oroitzapen onak!!Mila esker Mikel!
    Gaurko hitzaldia EHUn interesgarria benetan!!!

  • Harribitxi bat da web orri hori, baietz? Pozten naiz pozten gara proiektua interesgarria iruditu izanaz, idaztera gonbidatuta zaude, badakizu.

  • Kaixo lagunok, ikusezazu elkarteko kide bat naiz, beno lehenengo eta behin mila esker erabiltzaileoi… Bueno ez dakit jakingo duzuenik baina ikusezazu elkartea asanblada ireki bat dela eta edonork parte hartu dezakela, esateko idazten dut….

    bueno besterik gabe beste bat arte

  • “404 Not Found” akatsa ematen du ikusezazu.com estekak, komenigarria liztateke zuzentzea 😉 .
    Gora marrazki bizidunak, ederra ekimena!!!

  • Kaixo:

    Hala ematen du, bai, ikusezazu.com desagertu egin dela. Aspaldi ezin izan naiz sartu…

    Bestalde beste orri batzuk badira marrazki bizidunak euskeraz ikusi edo deskargatzekoak:

    marrazkiak.99k.org
    marrazkiak.zxq.net
    marrazkiak.zzl.org

    Eskuminak,

    zumarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude