Euskarari ekarriak

ODY3

EUSKARARI EKARRIAK webgune bat da. Munduko literatura euskarara nola, noiz eta nork itzulia izan den erakustea du helburua.Literatur itzulpengintzaren gordailu handiena da EUSKARARI EKARRIAK, 825 idazle baino gehiago biltzen dituena eta 2000 idazlanen erreferentziak.

Nobelak, ipuin liburuak, poema liburuak, aldizkarietan argitaratutako narrazio eta poemak… denetarik duzu bildua EUSKARARI EKARRIAK proiektuan (horietatik asko Interneten bertan irakurtzeko moduan).

Mikel Elortzak zuzentzen duen atarian, gainera, beste hauek ere topa zenitzake:

Literaturaren zubitegia, euskal egile garaikideak topatzeko.

Basquepoetry.net, EUSKAL POESIAREN ATARIA, euskal poesia munduari erakusteko leihoa.

Bertso eta olerkien hemeroteka.

Literatur aldizkarien gordailua, gure aldizkari literario guztiak.

Euskal lokuzioak sarean edo Intza proiektua.

Klasikoen gordailua, gure klasikoen testu guztiak.

Kritiken hemeroteka, gure literatura modernoari buruzko kritika idatzi guztiak.

Euskal Prentsaren lanak, XIX mendetik hasita, gure kazetaritzaren aitzindariak.

Zaldi Ero idazleekin, idazleen argazkiak.

eta orain esan bezala, Euskarari ekarriak ere bai.

Susa-Armiarmakoen lanari erreparazten bazaio, lau gauza bederen geratuko dira argi:

1- Idatzizkoaren eremua da eurena, literaturarena bereziki.

2- Modu exhaustiboan hartzen dute materiala, ahalik eta gehien. Dena, ahal bada.

3- Indexaziorako gaitasun aparta erakutsi dute.

4- Erabiltzailearen eskura jartzeko borondate irmo eta ukaezina.

Irudia | Itzulpen lanak ere bai! | Susa | Creative Commons By SA
literatura, sarea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Euskarari ekarriak”-ri buruz

  • Batere zentzurik gabeko lana egin dute, nire ustez. Armiarmako lan guztiak bezala, hau ere alferrikakoa da, ez dio inolako ekarpenik egiten euskal literaturari. Seguru bainago Jaurlaritza berriko erakunderen batek lan hori bera egiteko asmoa izango zuela berandu baino lehen. Edo ez? A… ba… igual ez!

  • Zorionak Armiarma egiten duten guztiei, benetan lan ikaragarria egin duzue.
    Askok dakizuen bezala nik Sautrela egiten dut (beste hainbatekin batera), eta Armiarma behi eta berriro erabiltzen dut. Hasteko, idazleen bibliografia ezagutzeko; sarritan egin behar izaten ditugu idazleen fitxak. Baina baita beste gauza askotarako ere. Adibidez orain drogak eta literatura lotuko lituzkeen erreportajea prestatzen ari naiz, eta Ibinagabeitia proiektuan barna ibili naiz, aldizkarietan horri buruz zer egin den ezagutzeko. Horietan gertatzen zaidanez, ia ahaztu egiten dut zertara sartu naizen, aldizkarietan aurkitutako pitxiek erotuta. Begiratu ezazue, adibidez, Korrok aldizkaria (aste honetan hantxe ibili naiz ni), ale guztietan dago zer irakurria, alajaina!
    Hauek bi adibide besterik ez dira, ordea. Klikatu edonon, eta non gozatu aurkituko duzu.
    Ez da harritzekoa, ordea, horren atzean dabilen jendearen literatura ezagutza monumentala norainokoa den jakinda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude