Euskara: enigma europar bat

KaxarrankaEgun hauetan amaitzen ari gara EUSKARA: ENIGMA EUROPARRA izeneko dokumentala Euskal Telebistarentzat. Euskararen jatorri eta ahaideen inguruan dauden teorien inguruko dokumentala da, ordubetekoa. Dena ondo badoa, datorren Abenduaren 3an, Euskararen Egunean ikusi ahal izango da ETBren pantailan. Azken grabazioetakoa, Bilboko Guggenheimen, Louise Bourgeoiseren armiarmaren ondoan antolatu dugun Lekeitxoko Kaxarranka izan da. Horrexen bideoa da hemen jarri duguna.

ETBrentzat ari da egiten ekoizpena Lasarteko DIGITALAK etxea.
Lantaldean, besteak beste, produkzioan Josu Erguin eta Oier San Martin daude. Kazetari lanetan Maider Egues eta errealizatzaile, ostera, Juanfe Garcés, lehenago ere nirekin ibilia SUKALDE MAISUEN bost dokumentalak egiten. Bera da garabira igota kameralari lanetan ageri dena.
Gainera beste jende askoren ahalegina ere badugu, zorionez: Koldo Izagirre gidoian, Joseba Lakarra eta Joakin Gorrotxategi hizkuntza-aholkularitzan. Ricardo Gómez irakasleak lagundu diguna, ezin ordaintzeko modukoa da. Eta badira lagun gehiago ere, hemen denak ezin aipatzeko moduan.
Umore onean egin dugu grabaketa lekeitiarrekin, egia esan plazera izan da halako leku ikusgarrian, hain dantza berezia ikustea. Ea pantailan ere ikuskizunak erakutsi duen indarra erakusten duen.
Hona ekarri dugun zaletu-bideoaren kalitate eza, ostera, barkatu beharko duzu
(Teleberrin ere ikusi da albistea)

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Euskara: enigma europar bat”-ri buruz