Euskal Liburu eta Disko Azokako kartela aurkeztu dute

Lur Merino erandiotarra kartelaren ondoan
Lur Merino erandiotarra kartelaren ondoan

Zuri-beltzean, Merinok aurkezpenean nabarmendu duenez, “krisi ekonomikoaren sasoi honetan, tinta askorik baliatu beharrik barik, produkzioa merketaz”, osatu du kartela. Diseinatzaileen hizkeran azalduta, “irudi pregnantea” osatzea izan zuen sortzerakoan asmoa; sinplea baina aldi berean deigarria eta harrigarria.

Liburutegi bateko apalak irudikatzen dituzten lerro beltz horizontalen gainean idatzi ditu diseinatzaile gazteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, 2009ko abenduaren 4tik 8ra letrak. Azokaren aurtengo lemak dioen moduan Zure eskura dauden liburuak dirudite letrek.

Iaz baino 20 gehiago

Lur Merinok ere bigarrenez aurkeztu du kartela Azokako lehiaketara, eta nabaria da diseinuan diharduten lagunek oso aintzat hartzen dutela Gerediaga elkarteak antolatzen duen lehiaketa: 55 artistek bidali dituzte euren sorkuntzak aurten; iaz baino 20 lan gehiago jaso dituzte, beraz, aurten.

Durangaldeko albiste gehiago: www.anboro.org

azoka, Kartela

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetari legez dihardut Durangaldeko ANBOTO astekarian. Musika dut afizio eta bizio; blues-rocka, batez ere. Hortik aurrerakoak, nikneuk zuzeuri aurrez aurre esatekoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude