Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009

Lau urte eta gero Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. Herrialdetako Txapelketen ondoren, 44 bertsolarik izena eman dute. Parte hartzeko aukera izan duten bertsolari guztiek esan diote baiezkoa Txapelketa Nagusiari.

14 saiotako txapelketa izango da eta 2005eko arrakasta errepikatzeko asmoz BEC-en izango da finala. Txapeldun berria nor den abenduaren 13an jakingo da.

Antolakuntza taldea urtebetean ari da Txapelketa Nagusia diseinatzen eta udaberrian saioak zehazten ibili da. Dagoaneko parte hartuko duten bertsolariekin lehen bilerak egin ditu. Irailaren erdialdera egingo da Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.

2005eko Txapelketa Nagusiaren finalean BEC jendez gainezka
2005eko Txapelketa Nagusiaren finalean BEC jendez gainezka

Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Gaur egun Euskal Herri osoko 2400 bertsolari eta bertsozale batzen ditu. Diru-irabazpen asmorik gabeko elkarte soziokulturala da eta bertsolaritza sustatzea du helburu. Bertsolaritzaren geroa ziurtatu asmotan alor ezberdinak lantzen dira eta horretarako lan profesionala eta borondatezkoa uztartzen dira.