Euskadi Sariek isatsa luze dute

A. Osinaldek jaso zuen erbia, eta eskerrak, Euskadi Sariak eman eta biharamunera, beste inork ez baitzuen kexarik plazaratu edo, bederen, ez genuen inon ikusi.

Hala, ba, Osinalderen sarreran zuzen-zuzen eginiko salaketa zetorren, lotsamangarria izan zen berak erabilitako hitza eta poliki-poliki  joan zen agertzen morokilaren erantzule hurbilekoak zeintzuk izan ziren: bi enpresaren izenean ibilitako jende berbera egon zela ekitaldiaren atzean, bai behintzat, Biografiaspersonales.com eta Dos o más comunicación enpresetan.

Egia esan, bigarren enpresa honen ezer ez dugu inon aurkitu, enpresaren logo egin berria izan ezean, eta hori eurak izan zirela Euskadi Sarien emanaldiaz arduratu zirenak. Ez dirudi esperientzia handiko ekoiztetxe batez ari garenik. Egia esanda, ez da oso normala gertatzen den guztia eta ematen du ad hoc eginiko zerbaiten aitzinean gaudela. Argiago baina bare esanda, Kultura Sailak sentsibilitate egokia ez daukan norbait kontratatu zuela ekitaldia egiteko, aurreko urteetan lan bikaina egindako Orio produktoraren ordetan.

Izanak izan, hiru pertsona dira Biografiaspersonales.com horretan agertzen direnak: Beatriz Celaya, Alex Oviedo eta Mikel Apodaka. Lehenengo biak, behintzat, ekitaldiaz arduratzen ikusi zituela jakinarazi digu Osinaldek. Apodaka delakoaz, ordea, ezin digula gauza bera esan, nahiz eta bera den Dos o más comunicación enpresaren logoa egin zuen MitadyMitad enpresakoa. Enpresa guztiek Bilbon dute egoitza eta denak agertzen dira 2009 urtean erregistratuak bezala.

Osinaldek ironiaz esan zigun telefonik: “Pena izan da aurten Atxaga ez izatea sarituetako bat, edo Lete bera, gazteagoa zen garaian, bestela, han gertatutakoa lau haizetara zabalduko zen. Ziur”.

ODY0

Alabaina, Euskadi Sarietako kontua bere horretan geratuko zen, hankasartze itzel eta iraingarri bat bezala, baldin eta Alex Oviedo delakoak artikulu are iraingarriago bat idatzi izan ez balu, Xabier Lete eta euskal editoreen kontra, bereziki.

Zuzeun galdetu genuen orduan, non ote zeuden sartuta euskal editoreak. Eta inork ezer erantzun ez badu ere, ematen du baten bat mugitu dela, kendu egin baitute artikulua zegoen lekutik. Halaxe jakin genuen atzo,  Noticias de Gipuzkoa egunkaria irakurrita. 

Zer gertatu da escritoresvascos.org gunetik Nuestra cultura izeneko artikulua desagertzeko? Nork estutu du nor?

Izanak izan, ez zaigu iruditzen gertaera hau ahazteko modukoa denik, Kultura Saila bera baita gertatutakoaren erantzule, azken finean. Blanca Urgell hantxe zegoen oholtzara igota, eta euskaldun berria izan arren, haren belarriak ere osinez igurtziko zituen Olatz Candinaren irakurketa ezin aldrebesagoak.

Hemen utziko dugu argitaraturik Mikel, ZuZeuko erabiltzaile batek, zorionez, iruzkinetan utzitako testua. Ahazturaren haizeak eroan ez dezan. Azpian daude, halaber, Patxi Gaztelumendik eta Arantza San Sebastianek bertan utzitako iruzkinak. Agian izango ziren iruzkin gehiago ere, baina kendu dituztenez, ezin orain ikusi.

Alex Oviedoren artikulua, osorik (2009, Azaroak 25).

Tuvo lugar ayer en la sala Multi-Box de ETB la gala de entrega de los premios Euskadi de Literatura. Era la primera vez que se hacía en la capital vizcaína, y tal vez por eso el hall de la Radio Televisión Pública Vasca estaba a rebosar. Casi cuatrocientas personas entre editores, escritores y demás gente relacionada con el mundo de la cultura hecha en Euskadi. Porque de eso se trataba, de homenajear a aquellos que con su labor han contribuido a que la cultura en este país sea un poco mejor, tanto en euskera como en castellano. Y este año, por vez primera, a los artistas que con sus ilustraciones ayudan a embellecer aún más una obra. Elena Odriozola, que ha puesto imágenes a un texto de Julio Cortázar, Aplastamiento de las gotas. Antton Olano por ser capaz de traducir al euskera la densidad de una obra de Wilkie Collins, Ilargi-Harria. Ruben Ruiz, Premio a la Mejor obra Infantil y Juvenil en euskera por Anekdotak. Y los dos premios gordos, el de Literatura en castellano a Luisa Etxenike por El ángulo ciego, y a Xabier Lete el de euskera por el poemario Egunsentiaren esku izoztuak. Fue seguramente el de Lete el discurso más emotivo. También el más largo. Saltándose el protocolo de los poco más de dos minutos de discurso que el guión de la gala había establecido (que si hubiera sido en Hollywood le habrían quitado el micrófono o le habrían bajado el sonido, eso sí atenuado por los aplausos), el escritor euskaldun se explayó durante casi quince minutos tanto en euskera como en castellano sobre la necesidad de que en Euskadi no convivan dos comunidades sino una sola, unidas a través de lo que podríamos definir como una conjunción copulativa. Porque no puede existir la una sin la otra, y porque como bien dijo, su vida se había nutrido de escritores en euskera como Gabriel Aresti, Lauaxeta o el propio Bernardo Atxaga, pero también en castellano como Jorge Manrique, Gonzalo de Berceo o el Arcipreste de Hita (¡casi nada!), y cómo no, Unamuno o Pío Baroja, autores vascos que escribieron en castellano. La conjunción, la unidad, frente a los que siguen empeñados en dividir. Curiosamente, alguno de los editores, de esos que sólo publican bajo el beneplácito de las subvenciones (vascas, navarras o españolas, qué mas da), prefirieron incidir en los errores de la gala, que llegaron de definir como “bochornosa” para NUESTRA cultura y NUESTRA literatura. Un editor que no recuerda que aprendió lo que hoy define como su lengua materna en un curso a distancia, dijo que una de las lectoras tenía más errores al leer que Patxi (creo que se referfía al lehendakari). Ha olvidado también que su esposa no conoce el idioma de Txillardegi. Qué curioso, porque al salir unos alababan el cambio dado a la rancia gala del pasado año, otros valoraban la brevedad del acto, o las imágenes que precedieron a los autores. Los de más allá reclamaban traducción simultánea del euskera al castellano y menos lenguaje de signos. Pero también los hubo que subrayaron que las imágnes en la pantalla incidían en el lado más rural de esta Euskadi nuestra. Y claro, los más terrenales exclamaron: “¿¡Pero cómo, no hay canapés!?” La crisis señora, es lo que tiene. Y las tres copas de champán que se está pimpando le cuestan al Gobierno una pasta. La cultura vasca, la nuestra, la que se lee en euskera y castellano (por mucho que unos pongan acotaciones) siempre encuentra rescoldos en lo que quemarse. Qué cosas, poco antes, Luisa Etxenike había hablado de la necesidad de que las instituciones potenciasen la cultura, porque la cultura da libertad frente a los totalitarismos o las dictaduras. Quizás por eso la cultura sigue siendo para muchos Gobiernos la hermana pobre, la que menos dinero recibe, la que sufre todos los recortes presupuestarios. Cuando más inculta es una sociedad más fácil es de controlar.

Patxi Gaztelumendiren erantzuna iruzkinetan:

Aizu, hemen eta gaur, hau da: euskal herrian, kulturak bat egiten du euskaraz, zergatik? euskaldunok frantsesez eta/edo gazteleraz egiten dugulako (ingeleraz edo/eta italianoz baita ere, doike). Gazteleraz BAKARRIK egiten duten horiek (ingelera bai baina euskara eta euskaldunen kultura zer den ere ez dakiten horiek) ez dira inongo eredua gizartea batzeko, kontrakoa: horiek dira jendea bereizten dutenak. Benetako “sepatarista excluyente”ak.

Arantza san Sebastianen erantzuna iruzkinetan:

¡Qué verguenza! ¿Necesitas tanto cinismo para hacer una crónica que tenga un poco de fundamento? Nik ere ikasi nuen euskara gaztetxoa nintzenean (aipatzen duzun editoreak bezala), hasieran urrutiko hezkuntzan, ahal zen moduan, gogo guztia horretan jarrita, maitasun guztia ahaleginean. Mi madre no pudo hablarme en euskara porque la terribe historia de la dictadura le había robado el derecho de aprenderlolo de su madre, baina oso harro dago bere bost seme-alabek euskaraz hitz egiten dugulako orain. Gaztelania maite dut nire Salamancako arbasoen hizkuntza eta amak eman zidana den heinean, y amo el euskara porque es la lengua que me ayuda a amar mi país y a entender la vida, y porque es una lengua hermosa y rica. Eta euskara maite dudalako ez dut ulertzen zergatik herri honetako batzuk ez duzuen ikasi nahi, y tampoco entiendo cómo sois capaces de tanta barbarie y tantísima falta de respeto hacia el euskara y hacia la la cultura vasca. Alex, ezjakina izateaz hitz egiten duzu. Ni jantziagoa naiz euskara ikasi nuenetik. ¿De qué sociedad inculta hablas?

Irudia | Xabier Lete, gazteago | J. San Martin/GureGipuzkoa | Creative Commons By SA
eitb, Euskadi Sariak, Kultura Saila, literatura, telebista
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Euskadi Sariek isatsa luze dute”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude