Etxeko lanak
Etxeko lanak klasean egindako gauzak finkatzeko, etxean egiteko bidaltzen dizkiguten lanak dira. Etxeko lanak, arazo asko sortzen dituzte. Leku askotan pentsatzen dute etxeko lanak denbora asko kentzen dutela, grebak eta guzti egon dira, adibidez, Frantzian.
Ikasleen etorkizunerako zer da hobe? Etxeko lan asko, ala gutxi?
Ikasmaila neurtzeko frogetan, emaitza hoberenak dituzten lekuek oso metodologia ezberdinak dituzte.
Adibidez, Korean ikasten duten ikasleak, oso arduratsuak eta azkarrak dira.
Baina nota ez da bizitzan gauzarik inportanteena. Korean ikasle gehienak ez dira zoriontsuak.
Klaseak amaitzerakoan, ikasle gehienek akademietara joan beharra sentitzen dute eta etxera ailegatzerakoan, askorentzat, gaueko hamarrak izaten dira. Baina hor ez da amaitzen haien eguna. Gero, oraindik ere haien etxeko lan guztiak egin behar dute eta ikasi ere bai, gainera Korean, nota hoberenak ateratzeko, lehiakortasun handia dago.
Arazo honek, ordain handia eskatzen die bai ikasleei eta bai haien familiei ere.
Korean, hainbat nerabe, haien burua hiltzen dute arazo hauengatik.
Nazioarteko PISA probetan, maila handienetarikoa izaten duen beste leku batek, Finlandia izaten da. Arrakasta handia izan du agian haien metodologiari esker.
Finlandian, Korearekin konparatuz, hezkuntza guztiz desberdina da, Finlandian, ez dituzte ia etxeko lanik eta ebaluazio proba gutxi izaten dituzte. Denbora gutxiago ematen dute ikasgelan eta ez dute presio handiegirik. Horrela, nota oso onak izateaz gain, oso zoriontsu dira.
Nire ustez, etxerako lanak onuragarriak dira guretzat, eta klasean egindako gauzak finkatzeko eta ikasteko onak dira. Baina gauza guztiekin bezala, neurriz egin beharko lirateke etxeko lanak.
Etxeko lan asko bidaltzea ez da nire ustez, oso onuragarria, ikasleak aspertuko direlako eta etxeko lanak egiteari utziko liokete.
Etxeko lanak egitea, diziplina eta ardura, ematen digu, beraz, nire ustez, lagungarriak dira bizitzarentzako, beraz, etxeko lanak kentzea ez da soluzioa.
Eta, zein izango da litzateke metodorik onena? Finlandiakoa edo Koreakoa?
Nire ustez, metodologia hoberena Finlandiakoa da dudarik barik, notaz gain, zoriontsua izatea askoz inportanteagoa delako.