“Etxe bat” SKT Sekuentzia Raperoen lan berria

SKTren azken diska "Etxe bat"
SKTren azken diska "Etxe bat"

Bazen jendea lan honen zain. Orain hirukote bezala datoz; baxu-jole, gitarrista, bateria eta Imanol Epelderen mingain zorrotza. Euskal Herrian Rap musika euskaraz eskaintzen duten talde gutxi dira eta talde horien artean dago SKT. Zarauztar hauek haien soinua aldatu dute azken diska honetan, kitarraren trumoi hotsa galdu gabe beti ere, doinuak lasaitu dituzte zenbait kantutan. Nolabait esateko, lehen egiten zuten hardcoretik apur bat urrundu dira, doinu rockeroagoei bidea zabaltzeko. Mattin Epelde bateriak berarekin grabatu dute Azkenportupe estudioetan, San Pelaioko festetan aurkeztu zuten diska.

Egia esan behar badut, gustatu zait haien soinu berria, indartsua baina lasaitasunari ere lekua uzten diona. Gustatu zaizkit letrak. Imanol Epelde euskal rapero potenteenetako bezala ikusten dut; izan ere, bere poesiak gitarrek, bateriak eta baxuak berak baino indar gehiago dute. Jarraitu beharreko taldea benetan, kontzerturen bat ikusteko aukera baduzue, ez alferrik galdu.

http://27zapata.com

http://www.mundurat.net/skt/

Ekaitza bainuontzi batean