Eta beste hau?

Saizarbitoriak ere, Freuden koadroa azalean
Saizarbitoriak ere, Freuden koadroa azalean

Hementxe egin genuen sarrera  gai honi buruz. Alabaina, gaur lagun batek bidali digu beste honen berri ere. Ramon Saizarbitoriaren Amor y guerra liburuari dagokio, Espasa Calpek 99an argitaratuta.

Egia esan gure galdera zehatza zen: “Baina koadroa ezagutzen genuen ezagutu, euskarazko nobela baten azalean ikus zitekeelako. Esango zeniguke ze libururen azalean zegoen?”.

Bistan da euskaraz argitaratutako nobelei buruz ari ginela. Zentzu batean Amor y guerra izan daiteke “euskal nobela” bat, euskaraz baitago idatzia eta euskal gaia du erabiltzen, baina ez da “euskarazko nobela”, stricto sensu bederen, gaztelaniaz argitaratua dagoelako.

Baina horiek denak albo batera utzita, esango al zeniguke zein duen jatorrizko titulua euskaraz Saizarbitoriarenak?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Eta beste hau?”-ri buruz