Er(r)otaria: euskal protoerotismo baten bila?

E(r)rotaria. Joseba-Barrenetxearen argazki seriea
E(r)rotaria. Joseba-Barrenetxearen argazki seriea

Barrenetxearen argazkiak bere gunean aurkituko dituzue, eta baita Flickr-en ere. Ehunka eta milaka argazki, gehienak Euskal Herriko gertaera kulturalei buruzkoak, baina bestelakoak ere bai.

Azken hauen artean sartu behar E(r)rotaria izenez bataiatu duen seriea. Oinak argi dio: “Oihane Herranz Busturiako Apraiz errotan”.

E(r)rotaria (serie osoa) dago ikusgai
E(r)rotaria (serie osoa) dago ikusgai

Ez dakigu ahalegin serioa ala jolasa besterik ez den, baina, bietatik edozein izanda ere, ezin ukatu ikonografia indartsua jarri duela airean Barrenetxeak. Nork nahi moduan hartzeko modukoa. Baita algaraka ere.

Jantziak, lekua, keinua, argia, argazkien zahar kutsua… dena dago zaindua.

Guri uda honetan erabili genuen kitscharen gaia dakarkigu gogora.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Er(r)otaria: euskal protoerotismo baten bila?”-ri buruz