Elorrioko euskarari buruzko ikerketa egiteko deialdia

cc-by: erral
cc-by: erral

Elorrioko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira eskabideak. Lanari buruzko txosten zehatzaz gainera (lanaren ikerketa esparrua, metodologia, kronograma…), eskatzaileak bere Curriculum Vitaea eta zor obligazioak egunera dituela frogatzen dituen egiaztagiria aurkeztuko ditu, besteak beste. Laguntza nori eman puntutako sistema bidez erabakiko dute. Puntuak banatzeko esparruen artean daude eskatzaileak aurkeztutako aurreproiektua, curriculuma edo eta gaiari lotutako ikasketak zein ikerlanak, esaterako.

Norbanakoez gainera, taldeak ere aurkeztu daitezke lehiaketara. Bigarren kasu honetan, taldeak ikerlanaren arduradun bat izendatu beharko du. Dena dela, taldean aurkeztuz gero, arduradunak ez ezik, gainerako kideek ere gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte. Parte hartzeko ezinbesteko baldintza da arduradunak goi mailako tituluduna izatea eta euskara arloan gutxienez EGA maila izatea. Taldee kasuan, erdi mailako titulazioa eta EGA eskatuko zaizkie gainontzeko partaide guztiei.

Lehiaketan parte hartzeko eskakizunak eta berau lantzeko oinarriak  Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eskuragarri daude.

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria