EHZ 2009 eta Euskal Herriko rockaren argazki kronika

EHZ festibaleko akanpatzeko gunea zerutik ikusita.
EHZ festibaleko akanpatzeko gunea zerutik ikusita.

Eta orain, goazen funtsera. Jon Iraundegiren Flickrreko argazkietan murgiltzea Euskal Herriko rockaren historian barneratzea da. Bruce Springsteen, Neil Young, The Who, Judas Priest, Wilco, Ben Harper, Paul Weller, Calamaro… Hemendik pasa diren artista handienak betirako hilezkortu ditu Jonen kamarak.

Baina ez pentsa atzo goizeko kontuak direnik. Duela 25 urte, joan zen Jon Iraundegi bere lehenengo kontzertura, ikastola amaitu ez zuen gaztetxo bat zela. Abuztuaren 11. AC/DC Anoetako Belodromoan. Geroztik ehundaka une ahaztezin bereganatu ditu betirako.

Bereziki gustatzen zaizkit agazkiak 24 eta 36ko karreteekin ateratzen ziren garaikoak irudiak. Guztiak txuri-beltzean eta Googlen bilaketa azkar batekin aurkitzen ez diren horietakoak. Kortatu, Hertzainak, Vomito, Cicatriz, MCD, La Polla Records, RIP, M-ak, Delirium Tremens, BAP, Itoiz, Baldin Bada, Negu Gorriak, Dr. Deseo… Basque Country Rock n Roll.

Portzierto, hemen dituzue EHZko bideo guztiak. Manu Chaok eskainitako kontzertua ere bai.

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.