edonor denok inor ez. Udaberri Festa

edonor denok inor ez. Udaberri Festa –

edonor denok inor ez erakusketaren Udaberri Festa antolatu du BIHAR Artium museoak.

edonor denok inor ez. Udaberri Festa edonor denok inor ez erakusketaren esparruan, 1978tik 1991ra bitarteko Euskal Herriko arte-hezkuntzaren instituzionalizazio-prozesuei buruzko hainbat ikerketa kasu aztertzen dituena, Artium Museoak Arte Ederren Fakultatearen espiritua ekarri nahi du museora, eta horretarako, Udaberri Festa jardunaldia antolatu du, erakusketan parte hartu duten hainbat ahots protagonista bildu eta campusetik igaro diren azken belaunaldiekin bat egitera gonbidatzeko.

Susana Talayerok, Julia Irazustabarrenak eta Miguel Ángel Gaüecak —1980 eta 1990 bitartean Arte Ederretako artista eta irakasle izanak—, Ismael Manterola Artearen Historiako irakasle eta fakultateko gaur egungo dekanoarekin batera, hainbat alderdiri buruz hitz egingo dute, hala nola AAEEn Goi Mailako Eskola Fakultate bihurtu ondorengo arte-ikasketen sendotzeari buruz edo artearen irakaskuntzari buruz eta egungo errealitate sozial eta artistikoarekin dituzten loturei buruz. Gainera, Josu Rekalde ere, 1982/1983 ikasturtean sortutako Ikus-Entzunezkoen Saileko ikasle eta irakasle ohia, gure artean izango dugu. Haren eskutik, mugimendudun irudiak arte ikasketetan sartzeak izan zuen eragina ezagutuko dugu, Espainian sortutako lehen saila izan baitzen. Sarrera horren ondoren, Arte Ederren Fakultatean graduatu berri diren sortzaileen bideo proiekzio saio bat egingo da. Jon Otamendik eta Natalia Vegasek egin dute hautaketa. Ikasturte amaierako festa Nizeren kontzertu batekin amaituko da. Fakultatearen inguruan sortutako talde hau rock alternatibotik gertu dagoen estiloen nahasketan mugitzen da.

.

11:00etan – Mahai ingurua
Parte hartzaileak: Miguel Ángel Gaüeca, Julia Irazustabarrena, Ismael Manterola, Susana Talayero

12:30ean – Mugimendudun irudia sail bihurtu da: Josu Rekalde

12:45ean – UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean graduatu berri diren artisten ikus-entzunezko materialen proiekzioa, gaur egun bertan irakasle diren Jon Otamendik eta Natalia Vegasek hautatuak.

13:30ean – NIZE, kontzertua
Plaza aretoa

Ekainaren 15ean, larunbata, 11:00etatik aurrera
Doako sarrera, toki mugatua

edonor denok inor ez. Udaberri Festa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude