Dena prest Herri Urratseko kantuaren aurkezpen bira hasteko

Herri UrratsMinutu batzuk baizik ez dira falta Elkartuz Zabaldu Herri Urratseko kantua aurkezteko La Troba Kung-Fuk Euskal Herrian egingo duen bira hasteko. Gaur gauean Gasteizeko Jimmy Jazzen abestuko dute lehen aldiz publikoaren aurrean. Ezin baduzue itxaron, ikusi bideoa.

 

La Troba Kung-Fukoek hiru kontzertu emango dituzte gaur, bihar eta etzi Euskal Herrian Herri Urratseko kantua aurkezteko. Kataluniako taldeak gogo handiz etorri da gurera, eta hiru egun hauetan aspertzeko astirik ez dute izango. Gaurko kontzertua eta gero, bihar goizean kantua prentsaren aurrean aurkeztuko dute Baionan eta Astigarragan. Gauean Tolosako Bonberenean kontzertua emango dute, eta biharamunean, Ondarroako Kafe Antzokian, biak 22:30ean. Bitarte horretan kantuaren bideo klipa ere grabatuko dute ikastoletako haurrekin.

Hurrengo kontzertuak Euskal Herrian:

Zudaire, maiatzaren 12an

Senpere, maiatzaren 13an, Herri Urratsen

GAUZA AGERIA